IWC: Sesiones informativas

2026ko iraileko informazio saioak

EHUko gradu truke ikasleei zuzendutako iraileko informazio saioak, Nazioarteko Harremanen Bulegoko International Welcome Centre-ak antolatuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan.

Ekitaldira etorri ahal izateko, bertaratze baieztapena betetzea beharrezkoa izango da formulario honen bitartez

Saio hauen helburua da ikasleei laguntza eskaintzea Euskal Herrira eta EHUra iristeko eta kokatzeko prozesuan zehar. Honelako gaiei buruzko informazioa emango dizugu:

  • Tokiko kultura eta bizimodua
  • Garraioa eta ostatua
  • EHUko unibertsitate-zerbitzuak
  • EHUren plataforma eta tresna digitalak
  • International Welcome Centre-ren jarduerak eta ekimenak
  • Kultura eta kirol eskaintza
  • Leku turistiko nabarmengarriak
  • Bankuko, medikuntzako, aseguruetako eta bisetako izapideak

ARABAKO CAMPUSA

Gasteiz: irailaren 15ean 11:00etan Letren Fakultateko Areto Nagusian

BIZKAIKO CAMPUSA

Leioa: irailaren 14an 09:30etan Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan

Bilbo: irailaren 14an 12:00etan Bizkaia Aretoan

GIPUZKOAKO CAMPUSA

Donostia: irailaren 16an 11:00etan Carlos Santamaría eraikinean