Kultura
Ezagutu EHUren Kultura ataria: sartu kulturako agendan eta zure campusean antolatzen diren erakusketen, kontzertuen eta hitzaldien berri izan, eman izena ikastaroetan edo kultura taldeetan edo joan museoak ikustera edo unibertsitateko kultura guneetara.
- Kontsultatu EHUren hiru campusetako kultur agenda.
- Parte hartu EHUko kultur taldeetan: eztabaidak, abesbatza, orkestra sinfonikoa, antzerki arloko ikerketa…
Gainera, unibertsitateak museoak eta kulturguneak ditu eta ikustera joan zaitezke, baita unibertsitateko paraninfoa ere, Bizkaia Aretoa, Abandoibarran (Bilbo), eta askotariko programazio kulturala eta akademikoa izaten da, EHUk nahiz beste eragile batzuek antolatuta.
EHUKulturak campus bakoitzean eskaintzen duenaren berri izateko, joan webguneeetara: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
Unibertsitateko kulturaz gain, EAEn kultura eskaintza handia dago: museoan, antzokiak, instituzioen kulturguneak eta independenteak… Gozatu askotariko agendaz!
Kontsultatu Eusko Jaurlaritzaren agenda bateratua Kulturklik, zure herriko edo hiriko kultura agendaren berri izateko.
Sartu Museotik EAEko museo sarearen webgunean, gehien interesatzen zaizuna bilatzeko.