Nazioarteko ikasleak: Sarbidea
Doktoregoa
EHUn matrikulatuko bazara doktorego titulu bat lortzeko, bidaiatu aurretik zure onarpena ziurtatu beharko duzu. Horretarako, egin behar duzun titulazioa aukeratu, izen ematea egin dagokion epean, eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu, azkenik, matrikulazioa osatzeko.
EHUko doktorego titulazio eskaintza osoa kontsultatu.
Izen ematea eta matrikula
Doktorego programa batean matrikula egiteko, hauek izango dira eman beharreko pausoak:
- Zure intereseko doktorego programa bat aukeratu eta tutorea bilatu
- Izen ematea dagokion epean egitea, beharrezko dokumentuak aurkeztuz
- Onarpen zerrendari itxaron
- Zure eskakizuna onartua bada, online matrikula egin, beharrezko tasa ordaindu eta dagokion dokumentazioa erantsi
Doktoregoen inguruko izen ematea eta matrikulari buruzko informazioa kontsultatu.
Atzerriko ikasketen homologazioak eta akreditazioak
Kontuan izan, doktoregora sartzeko zure titulua Europako Esparru Ekonomikokoa edo Suitzakoa ez den erakunde batekoa bada, EHUko graduondoko batzordearen berariazko baimena eskatu beharko duzu.