Nazioarteko ikasleak: Sarbidea
Gradua
Gradu titulazio bat ikasi nahi baduzu, atzerriko hezkuntza sistema batetik etorrita, hemen aurkituko dituzu EHUko gradu titulazio ofizialen sarbiderako jarribideak.
Lehenik eta behin, UNED (Universidad de Educación a Distancia) erakundearen web orria kontsultatu. Bertan, informazio praktiko orokorra topatuko duzu, baita zure kasuari dagokion informazioa lortzen lagunduko dizun tresna ere. Tresna honen bitartez, zure jatorria, zure aurreko ikasketak eta interesatzen zaizun unibertsitatea zehaztuta, pausoz pauso ezagutuko duzu egin beharreko prozedura.
Horrez gain, aukeratu duzun graduaren eskakizunei erreparatu, behar bada, berariazko hizkuntza edo bestelako ziurtagiriak eskatuko baitizkizute.
EHUko gradu titulazio eskaintza osoa kontsultatu.
EHUra atzerriko ikasketak dituzten ikasleei zuzendutako sarbide informazioa kontsultatu.
Zalantza zein kontsulta orokorretarako helbidea: acceso@ehu.eus
Behin UNED-en bitartez egin beharreko izapideak eginda, lehenengo aldiz EHUn gradu bat ikasteko matrikulatu nahi izatekotan, hauek izango dira eman beharreko pausoak:
- Online izen zen ematea egin
- Onarpen zerrenda argitaratzen denean SARBIDEA aplikazioan, matrikula egiteko esleitu zaizun data eta orduari erreparatu
- Telematikoki zein presentzialki egin matrikula
Ez ahaztu, zure jatorrizko herrialdearen arabera, unibertsitatera sartzeko ikasketak ziurtatu beharko dituzu aurretiazko izen ematea egin aurretik.