IWC: Nazioarteko ikasleak (Unibertsitate Masterra eta Etengabeko Prestakuntza): Sarbidea

Nazioarteko ikasleak: Sarbidea

Unibertsitate Masterra eta Etengabeko Prestakuntza

EHUn matrikulatuko bazara unibertsitate master edo tengabeko formakuntza titulu bat lortzeko, bidaiatu aurretik zure onarpena ziurtatu beharko duzu. Horretarako, egin behar duzun titulazioa aukeratu, izen ematea egin dagokion epean, eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu, azkenik, matrikulazioa osatzeko.

EHUko unibertsitate master eta etengabeko formakuntza titulazio eskaintza osoa kontsultatu.

Izen ematea eta matrikula

EHUko unibertsitate master edo tengabeko formakuntza titulu bat ikasteko matrikulatuko bazara, hauek izango dira eman beharreko pausoak:

  1. Izen ematea dagokion epean egitea, beharrezko dokumentuak aurkeztuz
  2. Onarpen zerrendari itxaron
  3. Plazaren erreserba ordaindu
  4. Online matrikula egin

Unibertsitate master eta etengabeko formakuntzaren inguruko izen ematea eta matrikulari buruzko informazioa kontsultatu.

Atzerriko ikasketen homologazioak eta akreditazioak

EBeko zein kanpoko ikaslea izan, ez duzu zure titulazioa homologatu edo ziurtatu beharko.