inf_aspectos-juridico-criminologicos-drogas

GICCASren (Krimen Zientzietako Ikertaldea) ikerketa lerroak

 

V. DROGEN ETA BESTELAKO ADIKZIOEN ALDERDI JURIDIKO-KRIMINOLOGIKOAK.

Drogen eta adikzioen alderdi juridiko-kriminologikoei dagokienez, ikerketa lerro honen oinarria drogen eta adikzioen fenomeno soziala sakonki ezagutzea da; izan ere, fenomeno horren adierazpenak eta arlo juridiko-kriminologikoan dituen ondorioak bereziki garrantzitsuak dira, zigor politika baita nagusi gai horretan.

Ikerketa lerro honetan egin beharreko ikerketen hari nagusia indarrean dauden politika publikoen ebaluazioa ez ezik, politika eta esku-hartze zehatzen proposamena eta diseinua ere izango da, betiere eskubide indibidualak errespetatuz; politika eta esku-hartze horiek kalte indibidualak eta sozialak murrizteko lagungarri izango dira eta, aldi berean, antolatutako trafikoaren aurka borrokatzen ere lagundu dezakete. Taldearen ikerketan lerro sendoa da hau, eta emaitzak egiaztagarria izaten dira bai argitalpenetan, bai legezko ebaluazioa egiteko eta prestakuntzarako lankidetza hitzarmenetan, eta horri eusteko interesa dago, Taldearen nortasun ezaugarria den aldetik.

Ikertzaile taldea hasia da droga mendekotasunei buruzko ikerketak egiten eta esparru horretako hainbat profesionalei prestakuntza ematen, kalteak murrizteko programak ikuspegi juridikotik begiratuta proiektatzen (kontsumo higienikoko aretoak, substantzien testak egitea), baita tabakismoaren eta beste adikzio batzuen prebentzioaren gaiari buruzko legeriaren arloan izandako lege aldaketekin lotutako lege aurreproiektuak egiten ere, Eusko Jaurlaritzaren Droga Gaietako Zuzendaritzarekin 2002an egindako hitzarmenean, batik bat, oinarrituta.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzarekiko lankidetza hori akordio edo kontratu puntualetara bideratuta dagoenez, ikerketa lerro honen bitartez ikerketak eta argitalpenak egiten jarraitzea eta horiek ezagutaraztea lortu nahi da, betiere Europar Batasunean, Drogen Plan Nazionala eta Euskal Autonomia Erkidegoko Droga Gaietako Zuzendaritzan drogen arloan zehaztutako lehentasunak kontuan hartuta eta, orain arte bezala, arriskuak murrizteko lerroa indartuta. Ildo beretik, hona hemen gauzatu beharreko lehentasunezko jarduerak:

1.  Drogen eta adikzioen fenomeno sozialaren alderdi juridiko eta kriminologikoei buruzko ikerketa eta azterketa, nazioarteko (Europako eta Latinoamerikako) beste ikerketa talde batzuekin sinergiak sortuta.

2.  Prestakuntza fenomeno sozial horrekin lotutako politika eta/edo programen ebaluazioan.

3.  Dokumentuak eta materialak prestatzea askotariko formatuetan (ohiko dokumentua, ikus-entzunezkoa, elektronikoa edo multimedia), drogei eta beste adikzio batzuei buruzko politiken gaineko gogoeta egiten –eremu akademikoaren barruan eta kanpoan– eta esku-hartzeetan laguntzearren, eta betiere Giza Eskubideekin eta Zuzenbide Estatu sozial eta demokratikoari atxikitako printzipio eta askatasunekin koherente izanik.

4.  Drogen eta adikzioen fenomeno sozialari buruzko testuak egitea eremu kriminologikotik, prestakuntzarako erreferente izan daitezen Kriminologia Graduan, unibertsitateko beste gradu eta master batzuetan, eta ezagutza sozialaren beste arlo batzuetan.

5.  Ezagutzak aipatutako arloetan ezagutaraztea, hitzaldien, jardunaldien eta zabalkunderako idazkien bitartez (bitarteko elektronikoak ere sartzen dira hor).

6.  Drogen fenomeno sozialaren eremuko prebentzioan, laguntzan, gizarteratzean eta kalteen murrizketan lan egiten duten elkarte eta/edo erakundeekin lankidetzan aritzea, prestakuntzaren eta ikerketaren eremuetan.

Lerro hau oso sendoa da jada, eta ezin da baztertu, Taldea lanean jarraitzeko prest baitago, hitzarmen puntualak nahiz prestakuntzako akordioak betearaztean eta aurretiazko ikerketen emaitzak gizartera transferitzean sortzen diren azterketa beharren arabera.