Nazioarteko harremanak

Institutuak harremanak ditu atzerriko elkarte ugari eta garrantzitsuekin. Sortu zenetik, Kriminologiaren Euskal Institutuak eginahalak egin ditu nazioartean egoteko, eta parte hartzeko. Kezkabide hori hainbat modutan gauzatu da. 

Harreman instituzionalak nazioartean

Nazioarteko erakunde ezagunekin, hala nola: 

Kriminologiako nazioarteko Kongresu eta ikastaroak

IVAC-KREIk honako Kongresuak antolatu ditu:

I Congreso Internacional de Terrorismo Jihadista. Respuestas Criminológicas, Irún-Donostia, Kriminologoen Euskal Elkarearekin batera, 2019ko irailak 11-13. 

Congreso Europeo “Justicia Restaurativa y Terapéutica: hacia innovadores modelos de justicia”, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregia, 2016ko irailak 16-18.

Congreso “Verdad y reconocimiento para las Víctimas de tortura, tratos inhumanos y degradantes”, UPV/EHUko Carlos Santamaríia zentroa, Uda Ikastaroekin. batera, 2016ko irailak 16.

- Congreso Internacional “Seguridad y Derechos Humanos”, Bilboko Itsas Museoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren lankidetzarekin.  2016.

12th Annual Conference of the European Society of Criminology, Bilboko Bizkai Aretoa, 2012ko irailak 12-15.

VIII Congreso español de Criminología, Convivencia, Libertad y Tolerancia, Donostia, 2011ko ekainak 29 eta uztailak 1.

 

El IVAC-KREI se encuentra, en la actualidad, preparando el Simposio Mundial de Victimología que, sobre el tema Victimization in a digital world: responding to and connecting with victims se celebrará del 6-10 junio 2021, en San Sebastián, en el marco de las actividades de la World Society of Criminology. Para información clicar aquí

 

Nazioarteko Elkarteekin batera, honako nazioarteko ikastaroak aipatu:

  1. 1976an, Paue eta Adur Herrialdeetako Unibertsitatearen Centre de Sciences Criminelles zentroarekin batera, IVAC-KREIk XXVI. Kriminologiako Nazioarteko Ikastaroa antolatu zuen, Gazteen delinkuentziari eta egokitugabetasunari buruz. Pauen, Baionan eta Donostian egin zen.
  2. 1979an, erabakigarria izan zen IVA-KREIren lana XXIX. Kriminologiako Nazioarteko Ikastaroa antolatzeko eta egiteko. Demokrazia berrietan kriminologiaren eginkizunari buruzko ikastaro hura Iruñan egin zen.
  3. 1989ko urriaren 16tik 21era, XLI. Kriminologiako Nazioarteko Ikastaroa egin zen Donostian, Kriminologiako egungo unibertsitate-irakaskuntzari buruz.
  4. Kriminologiako Nazioarteko Elkarteak, Kriminologiako Euskal Institutuaren laguntzaz, antolatutako LXVI. Kriminologiako Nazioarteko Ikastaroa Donostian egin zen, 2003ko ekainaren 23tik 27ra. Delinkuentziari, Bazterkeriari, Gizarte Harremanei buruzko Nazioarteko Zentroak eta Kriminologiako Nazioarteko Elkartearen ikerketa-institutuak parte hartu zuten. Aztergaia honako hau izan zen: Justizia soziala eta giza eskubideak globalizazioaren aroan.

Lankidetza atzerriko unibertsitateekin

Unibertsitate hauek dira aipagarrienak: 

  • Fribourgeko Unibertsitatea, Leuvengo K.U. eta Lovainako U.C., 
  • Paue eta Adurreko Herrialdeetako Unibertsitatea
  • Tilburgeko Unibertsitatea
  • Greifswaldeko Unibertsitatea
  • Cataniako Unibertsitatea
  • Pekineko Unibertsitate Normala
  • Buenos Airesko Unibertsitate Nazionala
  • Zientzia Penalen Institutu Nazionala, D.F. (Mexiko)
  • Etab...

Irakaskuntza-lankidetzako europar programak

  • Ekintza integratua, Paue eta Adur Herrialdetako Unibertsitatearekin.
  • "Zuzenbide Penala eta Krimenaren Zientziak: Europako zigor-politika berriak" gaiari buruzko unibertsitate arteko lankidetza-programa. Erasmus/Sokrates programen testuinguruan, UPV/EHUren Zuzenbide Publikoa Sailarekin eta Europako 18 unibertsitateekin batera egindakoan (1987az gero).
  • Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko Lankidetza Programan , goi-mailako irakaskuntza eta prestakuntza arloan (ikasleen mugikortasuna). Kriminologia eta Justizia Penaleko ikasleentzako programan
  • Globalizazioaren garaiko Justizia Sozialari eta Giza Eskubideei buruzko GLOBUS programan.

Institutuak hedapen nabarmena izan du ere Europa eta Iberoamerikaren arteko zubi gisa.