Torturen eta tratu txarren ondoriozko biktimizazioa

GICCASren (Krimen Zientzietako Ikertaldea) ikerketa lerroak

Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak egindako eskaerari erantzunez Francisco Etxeberria irakaslearen zuzendaritzapean aurreko etapan eskuratutako esperientzia abiapuntutzat hartuta, hainbat ikerketa lerro sustatu behar dira bai biktimologiaren arlotik, bai kriminologia eta politika legegilearen ikuspegitik, tortura eta tratu txarren biktimen prebentzio, trataera eta gizarteratze hobeago bat ziurtatzeko. Ikuspegi horretatik, gai multzo honen helburu espezifikoak honako hauek dira:

1. Nazioarteko hainbat organismok gomendatutako prebentzio mekanismoak bilatzea eta proposatzea.

2. Ezarritako tresnak aztertzea: haien gabeziak hautematea eta hobeto funtzionatzeko hobekuntzak proposatzea.

3. Beste leku batzuetan, hala nola Ipar Irlandan, ezarritako beste mekanismo batzuk bilatzea eta aztertzea.

4. Tortura eta tratu txarrak prebenitzeko lege proposamen bat garatzea.