XSLaren edukia

Auzitegirako Analisi Kimikoa

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Farmaziako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.1020
Laborategiko p.1010

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak

I1-. Auzitegirako Analisi Kimikoaren oinarrizko terminologia behar bezala erabiltzea.

I2-. Laginen zaintza-katean inplikatutako prozedurak ezagutzea

I3-. Kriminalistika-laborategietan erabili ohi diren teknika analitikoak ezagutzea.

I4-. Analisi-teknika instrumentalak aukeratzea, planteatzea eta ebaluatzea, auzitegi-medikuntzaren esparruko arazo zehatzak ebazteko.

I5-. Analisi-prozesu orokorraren etapak planteatzea eta garatzea, arazo analitiko jakin batean oinarriturik. Etapa hauen aplikazioa interes forentsea izan dezaketen kasu praktikoen ebazpenera.

I6-. Bereizketa teknikarik egokiena hautatzea neurketa analitikoaren sentsibilitatea eta selektibitatea hobetzeko, eta interes forentsea duten analitoen zalantzarik gabeko identifikazioa gauzatzeko.

I7-. Lagina biltzeko eta prestatzeko beharrezkoak diren printzipioak eta prozedurak ezagutzea, determinatu beharreko analitoen eta matrizearen ezaugarrien arabera.

I8-. Lagin forentseen analisiak egitea eta lortutako datuak interpretatzea.

I9-. Bilaketak egitea datu-baseetan eta bibliografia zientifikoan, eta lortutako informazioa interpretatzea auzitegiko analisi kimikoarekin lotutako kasu praktikoak ebazteko.



Titulazioaren gaitasun espezifikoak:

E1-. Analisi higieniko sanitarioak garatzea, bereziki elikagaiekin eta ingurumenarekin erlazionaturikoak.

E2-. Erreaktiboak, metodo eta teknika analitiko klinikoak diseinatu, aplikatu eta balioestea, analisi klinikoetarako oinarrizko funtsak eta laborategirako diagnosi-diktamenen ezaugarriak eta edukiak jakinda.

E3-. Farmakoak eta medikamenduak identifikatu, diseinatu, lortu, analizatu, kontrolatu eta ekoiztea, bai eta bestelako produktu eta lehengaiak ere, osasunerako interesik badute giza erabileran edo albaitaritzan.



Titulazioaren zeharkako gaitasunak:

Z1. Ahoz nahiz idatziz garatu beharreko komunikazio eta informaziorako gaitasunak garatzea, lanbide-jarduna burutzeko osasun-guneetako gaixo eta erabiltzaileekiko harremanetan jarduteko. Diziplina anitzeko taldeetan lanerako eta lankidetzarako eta osasun-profesionalekiko gaitasunak sustatzea.

Z2. Norberaren mugak eta lanbide-gaitasuna mantendu eta eguneratzeko premia aitortzea, eskura duen ebidentzia zientifikoaren argitara, jakintza berrien autoikasketari berebiziko azpimarra jarrita.



Ikasketa-emaitzak:

IE1. Gelako praktika-saioetan landutako kasu praktikoetan oinarrituta, laborategirako protokolo oso bat egitea, modu ordenatuan eta hizkuntza zientifiko zuzena erabiliz. Protokolo horretan analisi-prozesu orokorraren etapa guztiak barneratu beharko dira.

IE2. Detekzio-sistema ezberdinetara akoplatutako instrumentu kromatografikoen funtzionamendua zehaztea, hala nola neurketa analitikoaren prozesua deskribatzea.

IE3. Lagina prestatzeko prozesurik egokiena hautatzea, landutako espezimen mota bakoitzerako.

IE4. Laborategian lagin forentseen analisi kimikoa egitea, eta lortutako emaitzak interpretatzea.

IE5. Analitoen kontzentrazioen kalkuluekin lotutako zenbakizko problemak zuzen ebaztea, kuantifikazio-metodo desberdinetan oinarrituta.

IE6. Kasu praktiko bakoitzerako peritu-txosten bat xehetasunez idaztea, laborategiko praktika-saioetan eskuratutako datu esperimentalen arabera.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia. ZIENTZIA FORENTSEARI APLIKATUTAKO ANALISI KIMIKOA.

Orokortasunak. Aplikazio-eremuak. Ondorio legalak.



2. gaia. AUZITEGIKO IKERKETAREN METODOLOGIA OROKORRA.

Auzitegirako analisian interesgarriak izan daitezkeen substantziak: sailkapena. Hasierako diagnostikoaren garrantzia. Lagina hartzeko arazo espezifikoa: zaintza-katea.



3. gaia. EGUNGO ZIENTZIA FORENTSEAREN TEKNIKA ANALITIKO AURRERATUAK.

Sailkapena. Instrumentazio analitikoaren aukeraketa: eraginkortasun-, espezializazio- eta kostu-parametroak. Analisi instrumentalaren jurisprudentzia. Metodo eta teknika analitikoen fidagarritasuna. Erabilitako metodo analitikoen segurtasuna eta kontrola. Laborategiko Jardunbide Egokiak (PGL). Auzitegiko laborategi analitikoen akreditazioa. Erreferentziako estandarren garrantzia. Laborategien arteko ikerketak.



4. gaia. KIROL-DOPINA

Sarrera. Definizioak. Substantzia dopatzaileak, sailkapena. Dopinaren zaintza-katea. Aztertu beharreko matrizeak. Analitoen erauzketa matrize desberdinetatik. Analisi-teknikak: Masa-espektrometria.



5. gaia. ABUSU-DROGAK

Deskribapena. Sailkapenak. Alkohola odolean eta arnasan. Ohiko abusu-drogen analisien berezitasunak. Erauzteko prozeduretan egon daitezkeen arazoak. Ile-zuntzen iraunkortasuna. Diagnostikorako kit-ak.



6. gaia. LEHERGAIEN AZTERKETA

Sustantzia detonatzaileen kimika. Sailkapenak. Lehergaien eztandaren ondorengo hondarrak detektatzeko teknika nagusiak: energia termikoaren analisia, HPLC/MS, HPLC/EC, GC/TEA, GC/ECD, GC/MS, GC/IR, MS-MS, mugikortasun ionikoko espektroskopia, X izpien teknikak, biosentsoreak. Ezkutuko lehergaiak detektatzeko teknikak. Adibideak.



7. gaia. SUTEEN HONDARREN AZTERKETA

Suaren azterketa. Sute motak. Azeleratzaileen sailkapena. Lagin-bilketa eta kontserbazioa. Gas-kromatografian oinarritutako analisi-teknika nagusiak: Py/GC, GC/MS. Lagina sartzeko sistema azkarrak: burugune estatiko eta dinamikoa, purgaketa eta tranpa, desortzio termikoa. IR espektrometria. Fotoionizazioko gailu sentsoreak. Adibideak.



8. gaia. SU-ARMEKIN EGINDAKO TIRO-HONDARREN AZTERKETA

GSRen analisien legezko garrantzia. Munizio motak. Tiroaren kimika. GSRren ENFSI definizioak. Partikula sendoak eta horien ezaugarriak. GSRak zehazteko teknikak. Bona Fide teknika: SEM-EDX. Beste metodologia batzuk: LA-ICP-MS.



9. gaia. ZALANTZAN JARRITAKO DOKUMENTUAK.

Paperen konposizioaren ezagutza: sarrera. Tinten konposizioa. Geruza fineko kromatografia erabiltzea. Beste teknika batzuk. Dokumentuen datazioa, jatorria eta autentifikazioa.



10. gaia. ARTELANEN FALTSIFIKAZIOAK

Pintura-lanak faltsutzea: iruzurra antzemateko teknika berriak. Ekorketa elektronikoko mikroskopiaren eta materialak aztertzeko gainazaleko tekniken aplikazioak: Raman espektroskopia. Adibideak



11. gaia. INGURUMEN-TOXIKOLOGIA FORENTSEA.

Ingurumeneko toxiko nagusiak. Ingurumen kutsaduraren gertakari historiko handiak: Minamata. Bhopal, Chernobyl, Aznalcollar. Plagiziden analisia. Merkurioaren eta artsenikoaren analisia eta espeziazioa. VOCak, dioxinak eta furanoak. Metal astunak eta erradionukleotidoak.



LABORATEGIKO ETA GELAKO PRAKTIKAK.



1. Kasua. Neuroleptiko tipiko eta atipikoen determinazioa aho-fluidoan, likido-kromatografia sistema bati lotutako diodo-array detektagailu (DAD) eta fluoreszentzia-detektagailu lerrokatuak erabiliz.



2. Kasua. Plagizidak organofosforatuen determinazioa gernu-laginetan, gas-kromatografia/masa-espektrometria sistema bat erabiliz.

MetodologiaToggle Navigation

Farmaziako Graduko Auzitegiko Analisi Kimikoaren helburu nagusia auzitegi-arloarekin lotutako arazo analitikoak teorikoki eta praktikoki ebaztea da. Horretarako, analisi kimikoak bere esparru ezberdinetan dituen inplikazio legaletan, eta laginketa metodologia espezifikoekin, hots, zaintza-katearekin zerikusia duten alderdietan murgildu beharko da ikaslea. Era berean, eremu forentsean erabiltzen diren metodologia instrumental aurreratuen terminologia ezagutu, eta hauen oinarrizko erabilera menderatzeko gai izan beharko da. Ikasgai osoan zehar, ikasleek banakako eta taldekako hainbat ariketa mota gauzatu beharko dituzte, eta planteatutako ikaskuntza-helburuak lortu ostean, zenbait problema analitiko ebazteko gai izan beharko dira. Zeregin horiek errazteko, eduki garrantzitsuenen eskola magistralak emango dira, eta ikasleen parte-hartzea sustatuko duten gaiak eta eztabaidak planteatuko dira ikasgelan. Gainera, hainbat lan esperimental egingo dira, eskuratutako ezagutzak integratzeko, eta laborategi forentse batean lan egiteko beharrezkoak diren trebetasunak garatzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Etengabeko ebaluazio-sistema:



1. Laborategiko praktiken ebaluazioa (15%).

* Praktikak egitea, laborategiko eguneroko lanaren etengabeko jarraipena eginez, eta ebatzitako kasu praktikoari buruzko peritu-txosten bat aurkeztea, taldeka edo banaka: % 15. Irakasgaien I8 eta I9 gaitasunak landuko dira.



2. Gelako praktiken ebaluazioa (15%).

* Irakaskuntza-ikaskuntza metodologia aktiboetan oinarriturik (ABP), gelako praktiketan bi kasu praktiko ebatziko dira. Horretarako, ikasleek 2 edo 3 kideko talde txikietan lan egingo dute analisi-prozesu orokorraren diseinu orokorra, puzzle teknikan oinarrituta. Jarduera honen ebaluazioa egiteko, banakako edota taldekako probak egingo dira ikasgelan, bai eta autoebaluaziorako eta koebaluaziorako galdetegiak ere. Honekin batera, irakasgaiaren I4 eta I8 gaitasunak landuko dira.



3. Bakarkako idatzizko proba (70 %).

Idatzizko banakako proba bakarra egingo da lauhilekoaren amaieran. Proba horretan hainbat galdera sartuko dira, erantzun anitzeko test modukoak, bai eta garatu beharreko hainbat galdera ere. Banakako proba hori gainditzeko, 10etik 5eko kalifikazioa lortu behar da. I1-I4, I6 eta I7 gaitasunak ebaluatuko dira.



Irakasgaia gainditzeko, aipatutako hiru ataletako bakoitzak 5etik gorako kalifikazioa izan beharko du.



Ebaluaziorako egindako proba, ariketa edo lanetan ortografia eta gramatika arauak etengabe hautsiz gero, penalizazio bat egon daiteke hauetako bakoitzaren kalifikazioan. Irizpide hori berdin aplikatuko da etengabeko edo azken ebaluazio-sisteman.





Azken ebaluazio-sistema:

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (2016ko abenduaren 15eko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren erabakia, EHAAan 2017ko martxoaren 13an argitaratua) ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori izateko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoaren arabera. Ikasle hauek irakasgaiaren gaitasunak menderatzen dituztela egiaztatu beharko dute, bakarkako proba bat edo batzuen bidez, non irakasgaiaren eduki teoriko eta praktiko guztiak barneratuko diren.



Deialdiari uko egitea:

Graduko titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikulua aldatzeko, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2019ko maiatzaren 30eko erabakiak adierazitakoaren arabera (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/06/1903193e.pdf): “Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.” Irakasgai honetan, azken probaren pisua %40 baino handiagoa denez, proba honetara ez aurkezte hutsak deialdiari uko egiten zaiola suposatuko du, etengabeko-ebaluazio sisteman eta baita azken ebaluazio-sisteman ere. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek “ez aurkeztua” kalifikazioa jasoko dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Laborategiko mantala, segurtasun betaurrekoak, kalkulagailu zientifikoa eta laborategiko koadernoa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

IAN TEBBETT. Gas Chromatography in Forensic Science. Ed. Taylor & Francis, Chichester, 1992.



IRA S. LURIE AND JOHN D. WITTWER. High-Performance Liquid Chromatography in Forensic Chemistry. Ed. Marcel Dekker Inc., New York, 1983.



MAT H. HO. Analytical methods in forensic chemistry. Ed. Ellis Horwood, New York, 1990.



F. SMITH AND J. SIEGEL. Handbook of Forensic Drug Analysis. Ed. Elsevier, Burlington, 2005.



J. SIEGEL, G. KNUPFER AND P. SAUKKO. Encyclopedia of Forensic Sciences. Ed. Elsevier, Amsterdam, 2001.



C. RODRÍGUEZ BUENO. Dopaje. Ed. McGraw-Hill, Nueva York, 1992.



J. R. ALMIRALL, K. FURTON AND G. KENNETH. Analysis and Interpretation of Fire Scene Evidence. Ed. CRC Press, Boca Raton, 2004.



MICHAEL COLE. The Analysis of Drugs of Abuse: A Systematic Approach. Ed. John Wiley & Sons Inc, Chichester, 2003.

Gehiago sakontzeko bibliografia

H. BRANDENBERGER AND R. A. MAES. Analytical Toxicology for Clinical, Forensic and Pharmaceutical Chemists. Ed. Gruyter, Berlin, 1997.

RAY H. LIU AND DANIEL E. GADZALA. Handbook of Drug Analysis: Applications in Forensic and Clinical Laboratories. Ed. ACS, Washington, 1997.

G. PIEMONTE, F. TAGLIARO, M. MARIGO AND A. FRIGERIO. Developments in Analytical Methods in Pharmaceutical, Biomedical and Forensic Sciences. Ed. Plenum, New York, 1987.

J. AMANDA AND BRUCE A. GOLDBERGER. On-Site Drug Testing. Ed. Humana Press Inc., Jenkins (USA), 2002.
PASCAL KINTZ. Special Issue: Proceedings of the Third International Meeting of the Society of Hair Testing, Ed. Elsevier, Oxford, 2004.

BARRY LEVINE. Principles of Forensic Toxicology. Ed. American Association for Clinical Chemistry, Washington, 1999.

Aldizkariak

Forensec Science International.
Journal of Forensic Sciences.
Journal of Forensic Research.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BARRIO DIEZ-CABALLERO, RAMON JOSE
  • GOICOLEA ALTUNA, MARIA ARANZAZU
  • GOMEZ CABALLERO, ALBERTO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

11:00-12:00

11:00-12:00

2-9

11:00-12:00

2-16

11:00-12:00

5-7

11:00-12:00

9-12

11:00-12:00

10-14

11:00-12:00

14-16

11:00-12:00

15-16

11:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.8 - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-14

11:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.8 - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

15:00-18:30

15:00-18:30

15:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
15-15

15:00-18:00

15:00-18:30

15:00-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA