carta_servicios_q_epea

Zerbitzuen Karta: Q-epea

Q-epea Euskal Autonomi Erkidegoko erakunde publikoen sarea da (administrazio eta enpresa publikoak), gestioan bikaintasunaren bila erantzukizunaz dihardutelarik.

Q-epeak eskaturiko betebeharrak batzen dituzten zerbitzu kartek, ebaluazio prozesua gaindituta, jaso egingo dute Q-epearen zerbitzu karten ziurtagiria. Ziurtagiri honek bi urteren iraunaldia du.

Ziurtagiria lortuta, Q-epea Zerbitzuen Kartaren zigilua erabili ahal izango da tokian tokiko karta sustatu edo dibulgatzeko edozein euskarritan, ziurtagiriak indarrean dirauen bitartean. Zigiluak berak zehaztuko du iraunaldiaren epea.