EHUko GRADUAK: INFORMAZIO OROKORRA
Ikasleek 1. mailako iraunkortasun arau hauek bete beharko dituzte:
- 1. maila egin ondoren, gutxienez 60 kredituen %15a, hau da, 9 ECTS gainditu beharko dituzte 2. urtean lehenengo maila errepikatzeko.
- 2. urtea egin ondoren, jarraitzeko baldintza izango da beste 9 kreditu gainditzea
Bi baldintza hauek bete ezean, ikasleak ezingo du graduan jarraitu.
Kimikako Graduak 240 ECTS ditu eta gehienez, 6 ikasturtetan egin ahal izango da, gehi ikasturte gehigarri bat dekanotzatik onartuz gero. Ikasturte batean 60 kreditu edo gehiago hautatuz gero, ikasturte oso bat bezela hartzen da. Matrikulatzean 60 kreditu baino gutxiago hautatuz gero, berriz, ikasturte erdi bat bezela kontatuko da.
Ikasleek ikasgai bakoitzeko 6 deialdi izango dituzte gehienez, ohiko eta ez-ohikoak aintzat hartuta. Deialdien ebaluazioa ondorengo eran egingo da:
- 1-4 deialdiak: irakasleak
- 5-6 deialdiak: epaimahai bereziak
- Salbuespen deialdia: errektoreari eskatu beharko zaio eta ebaluazioa epaimahai bereziak egingo du
Bestalde, konpentsazio bidezko ebaluazioaren inguruko informazioa Fakultateko webgunean aurki daiteke eta ondorengo irudiko prozedura jarraituko da.
Azkenik, aipatu behar da Gradua utziz gero, EHUn beste behin bakarrik has daitezkeela ikasketak.