KURSAALEKO EKITALDIA
Kimika Fakultateak 50 urte betetzen ditu aurten!
Urte hauetan zehar, milaka pertsona igaro dira bertatik, ilusioz beteriko hasieretatik erronka handien aurrean lan egitera. Langile eta ikasleen ekarpenari esker, Fakultatea gaur egun mundu mailako ikerketa eta irakaskuntzaren erreferente bihurtu da.
Ospakizun berezi hau denon artean ospatu nahi dugu, eta horretarako Kursaal betetzea da gure erronka, azaroaren 14an, 18:00-21:00 bitartean. Fakultatean ikasi edo lan egin dugunok 4.000 lagun gara, eta Kubo txikiaren aforoa 600 pertsonakoa denez, ez galdu aukera eta eman izena lehenbailehen!
Jende asko etortzea aurreikusten da, eta horregatik 20 euroko konpromisoa ezarri da pertsonako. Eguna gertu dagoela, eta eskaera kopurua kontutan hartuta, aurreinskripzioa egiteko azken eguna azaroaren 10a, astelehena, gaueko 23:59 izango da, eta ordainketaren ziurtagiria bidaltzeko azken eguna azaroaren 12a, asteazkena, gaueko 23:59 izango da.
Ziur gaude ospakizun hau denon memorian geratuko dela, eta beste 50 urterako bultzada izango dela!