Ikerkuntza-lerroak

LAIDA Taldea Itamar Even-Zohar-en Polisistemen Metodologia erabiltzen duten talde-sare bateko partaide da; kultura eta literatura eta bien arteko eraginak ikertzen ditu. Lanak eta ikerketak Literaturaren Soziologiatik Kultura Ikerketetaraino doaz.

Literatura-genero nagusiek euskal hizkuntzan izandako garapena aztertu zuen LAIDA Taldeak, eta orain gaikako generoetan ezarriko du arreta, euskal literaturan bultzada eta berritasuna ekarri baitute: nobela beltza edo polizia-nobela, euskal literaturaren eta futbolaren arteko harremana, albuma adierazpen literario eta artistiko gisa, batik bat haur literaturan nagusi dena, hala euskal eremuan nola hemendik kanpora.

Euskal literatura-sisteman izandako kokapen-aldaketak aztertuko ditu LAIDA Taldeak, garapenaren kontaketa kronologikoa eginez. Kultura Ikerketen bidez literatura-lan horietako gizarte-identitateak aztertuko dira. Egungo Euskal Literaturaren Historia osatzen duten zortzi tomoetan erabilitako estrategia berbera erabiliko da: sarrera historiko eta kronologiko bat, aukeratutako generoa edo gaia nola garatu den ikusteko, eta sisteman eredugarri bihurtu diren literatura-lanen azterketa zehatzak. Lehen zatian Polisistemen analisian oiharrituriko metodologia erabiliko da, eta bigarrena Narratologian nahiz Kultura Ikerketetan oinarrituko da.