Centro de investigación Lascaray ikergunea

Gaurkotasuna

Master Astea 2017- Martxoaren 21ean Arabako Campusean

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/16

Martxoaren 21ean MASTER ASTEA 2017 izango da Arabako campusean, Lascaray Ikergunean.

Graduondoko ikasketak egiteko asmoz dauden ikasleek aukera izango dute UPV/EHUk 2017/18 ikasturtean eskainiko dituen graduondoko ikasketen berri izateko.

Informazio standak egongo dira, baina horiez gain, masterrak aurkezteko saioak ere egingo dira, hartara ikasleek aukera izan dezaten masterrari buruzko zalantzak irakasleekin berekin argitzeko. Ikasleek bekei, laguntzei edo mugikortasun programei buruzko informazioa ere aurkitu ahal izango dute bertan.

Iaz, 2016an, egin zen hirugarren aldiz hiru campusetan MASTER ASTEA, eta 1.500 ikasletik gora bertaratu ziren.