Idiazabal JDB Gazta

  • Idiazabal gaztaren ziurtapena (zentzumen kontrol ofiziala).
  • 2005etik ziurtatua

Zentzumen kontrol ofiziala ebaluatzaile talde batek egiten du, entrenatuak eta kualifikatuak Idiazabal gaztaren zentzumen kalitatea ebaluatzeko propio garatutako metodo bat aplikatzeko.LASEHUren egiaztapenaren irismenean barne hartutako aurreneko metodoa izan zen.Egiaztatze Erakunde Nazionalak (ENAC) publikoki deklaratu zuen LASEHUren gaitasun teknikoa 2005. urtean.

Saiakuntzako saio bakoitzean zortzi ebaluatzaile kualifikatuk parte hatzen dute, eta kalitate puntuazioak emanez egiten da zentzumen ebaluazioa; hain zuzen ere, zortzi zentzumen parametro (forma, azala, orearen kolorea, begiak, usaina, testura, lurrina/zaporea eta iraunkortasuna) puntuatzen dira.Analisi horretatik lortutako emaitzak Jatorri Deiturara helarazten dira, eta haiek egiaztatzen dute produktua, Idiazabal gaztaren baldintza-agirian ezarritako zentzumen irizpideetan eta mugetan oinarrituta.

Saiakuntzaren helburu nagusia Idiazabal gaztaren zentzumen kalitatea kontrolatzea eta ziurtatzea bada ere, produktuen zentzumen deskribapen bat lortzea ahalbidetzen du metodoak, eta baita analizatu diren zentzumen parametroetako bakoitzaren kalitate mailaezagutzea ere.Interesgarria da hori Jatorri Deituran sartzen diren gaztandegientzat, aukera ematen baitie haien gazten zentzumen ezaugarriak ezagutzeko, ondoren merkaturatzeko eta hobetu daitezkeen alderdiak zeintzuk diren jakiteko.