Erlantz Lizundia

2016. urtetik Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle Atxikia da. Material Aurreratuen Ingeniaritzan doktoratu zen 2011n, EHUn. Columbia Britainiarreko Unibertsitatean -University of the British Columbia- (Kanada) eta ETH Zurichen (Suitza) egon zen, 2016 eta 2018an, zientzialari bisitari gisa. Bioekonomia kontzeptuen bidez, lurraren eta itsasoaren baliabide biologiko berriztagarriak (laboreak, basoak, arrainak, animaliak eta mikroorganismoak) erabiltzen ditu funtzio anitzeko nanohibridoak garatzeko eta gero horiek energia metatzeko, katalitikarako, optikarako eta ingurumena berreskuratzeko aplika daitezen.
Bizi-zikloaren analisia metodologiaren bidez -life cycle assessment- (LCA), material eta teknologia berrien ekodiseinuan ere lan egiten du Erlantzek, energiaren biltegiratzea eta polimeroen birziklatzea barne.
- Google Scholar: https://scholar.google.es/citations?user=fDlHA4YAAAAJ&hl=es
- ORCID ID: https://orcid.org/0000-0003-4013-2721