Profila

 

 

Gure ikerkuntza Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia Sailean garatzen dugu. Ikerkuntza jarduerekin batera biozientzien eremuko ikerlarien formakuntzan eta lanbide garapenean dihardugu. Kanpoko ikertzaileekin elkarlanerako sare aktibo bat sortu dugu, nazioarteko aintzatespena duten dozena erdi ikertzailek osatutakoa. Traslazio ikerkuntza garatzeko grinarekin Biocruces Osasun Ikerketa Institutuan integratu gara, ikerkuntza gizakiaren patologiara zabalduz.


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak "Finkatutako Talde" bezala aintzat hartu gaitu 2007 urtetik.


Irakasleak: 8
Ikerbasque Ikerlariak: 1
Doktorego aurreko ikerlariak: 7
Doktorego ondoko ikerlariak: 1
Teknikariak: 2


Espezializazio eremuak
Biokimika, Metabolismoa, Biologia Molekularra eta Zelularra, Hepatologia, Fisiologia, Proteomika, Lipidomika