Adierazpena - Logotipoa

Logotipoa

Logotipo korporatiboaren bertsioak eta murrizketak

Izena osorik dakarren UPV/EHUko logotipoa

Izena osorik dakarren logotipoa erabiliko dugu, betiere, irakurgarritasuna kolokan ez badago. Oso kasu jakinetan erabiliko dugu, beraz, akronimoen bertsioa.

Murrizketei dagokienez, Nortasun Korporatiboaren Eskuliburuaren arabera, logotipoak 35 x 15 mm-ko gutxieneko neurria izan behar du, marka nagusian.

Logotipoaren segurtasuntarteak logotipoaren claimaren altuera (x) halako 5 izan behar du, gutxienez, Nortasun Korporatiboaren Eskuliburuaren arabera. Espazio horretan inola ere ezingo da sartu bestelako elementurik, hala nola testua, irudia, kolorea, bestelako markak eta abar.

UPV/EHUko logotipo murriztua

Eta espazio txikietarako marka-aldaera erabiltzekotan ere, ezingo zaio eman 18,2 x 13,6 mm-tik beherako neurria.

Adierazpena - Logotipoa - Nazioarteko Bikaintasun Campusa

1) Logotipo korporatiboa eta "Nazioarteko Bikaintasun Campusa" idazkunarekin

Logotipo korporatibo nagusia idazkunik gabe eta idazkunarekin

Logotipo korporatibo nagusia idazkunik gabeko "Nazioarteko Bikaintasun Campusa" izango da. (a)

Zenbait kasutan, idazkuna daraman "Nazioarteko Bikaintasun Campusa" logoaren bertsioa erabili ahal izango da. Gure logotipoaren alboan agertu behar du idazkun horrek, bereizketa lerro batek bereizita. (b)

Gainerako euskarrietan, librea izango da bertsioa aukeratzea, eta euskarri mota edo haren funtzioa hartuko da kontuan.

Adierazpena - Logotipoa - Barne-azpimarkak

2) Logotipo korporatiboa, UPV/EHU-ko beste ekimen batzuekin batera

UPV/EHUko logotipoa + Barne-azpimarkak

a) Barne-azpimarkak: fakultateak, ikastegiak, etab.

Azpimarka bat (fakultate bat edo eskola bat, besteak beste) unibertsitatearen logotipoarekin batera ageri bada, hobe izango da testua bakarrik agertzea (a), eta imagotipoa eta forma alde batera utzita. Koadro berean ipiniko da, Unibertsitatearen logotipoaren eskuinean.

b) UPV/EHUren barne-azpimarkak

Azpimarkak logotipo korporatiboaren eskuinean jarriko dira beti, horizontalean, logotipo korporatibotik lerro bertikal batez bereizita.

Adierazpena - Logotipoa - Beste marka

3) Logotipo korporatiboa beste marka batzuekin

UPV/EHUko logotipoa + Eusko Jaurlaritzako logotipoa

Logotipo korporatiboa, Unibertsitateaz kanpoko beste marka batzuekin

Unibertsitatearen logotipoarekin batera Unibertsitateaz kanpoko beste erakunde baten logotipoa ezarri behar izanez gero, haren ondoren jarriko da, eskuinean, hurrengo espazio-kutxan. Kasu berezi horietan, onartuta dago bi logotipo hurrenez hurren ezartzea goiko aldean.

Adierazpena - Logotipoa - Beheko hegalean

4) Logotipo korporatiboa, beheko hegalean

UPV/EHUko logotipoa beheko hegalean

Bi logotipo baino gehiago erabili behar diren kasuetan, espazio-kutxa berean sartuko dira guztiak, piezaren beheko aldean.

Adierazpena - Logotipoa - Kokalekua eta kolorea

5) Kokalekua eta kolorea

Logoaren kokapena eta kolorea

Kokalekua

Logotipoaren lehentasunezko kokalekua orriaren ezkerraldea da, goiko aldea; lehenetsitako kokalekuari dagokionez, salbuespena izango dira goiko aldean bururako edo azaleko izenbururako tartea behar duten informazio-bitarteko bereziak. Logotipoak ezkereskuin ordenatuko dira, betiere horizontalean (bi, gehienez ere).

Kolorea

Logotipoa beltza izango da %100ean. Bigarren mailako logotipo tipografikoak erakunde irudiaren eskuliburuak emaniko jarraibideen arabera erabiliko dira, bertan esaten da lehenengo hizkuntzarako % 100a beltza izango dela, bigarren hizkuntzarako % 75a beltza eta % 50a beltza hirugarren hizkuntzarako, euskarriak hiru eledunak direnean.

Sigladun logotipoa

Unibertsitatearen logotipoak 35 mm-tik beherako zabalera izan behar badu, siglen bertsioa erabiliko dugu.

Adierazpena - Logotipoa - Izaera bereziko argitalpenak

6) Izaera bereziko argitalpenak

Izaera bereziko argitalpenetan logoaren kokapena

Izaera bereziko informaziobitartekoetan, esaterako Unibertsitateak argitaratutako aldizkarietan edo argitalpenetan, logotipoa beheko aldean jarriko da, goiko aldean bururako edo azaleko izenbururako tartea utzi behar baita (1).

Hiru logotipo baino gehiago erabili behar diren kasuetan, espazio-kutxa berean sartuko dira guztiak (2).

Logotipoa 35 mm-tik beherakoa bada, siglen bertsioa erabiliko dugu (2).

Izaera bereziko argitalpenetan logoaren kokapena

Komunikazio-euskarriaren zabalera oso estua bada eta bi logotipotik gora jarri behar badira, aukera dago Unibertsitatearen logotipoa piezaren goiko aldean jartzeko (Nazioarteko Bikaintasun Campusa idazkuna izan nahiz ez), eta beheko espazioa gainerako logotipoetarako gordetzeko (antolatzaile, laguntzaile edo babesleak).

Adierazpena - Logotipoa - Kasu bereziak

7) Kasu bereziak

Irudia

Ikastegi edo fakultate batek Unibertsitateko logotipoarekin batera bere logotipoa erabili nahi duen kasu berezietarako, edo bere komunikazioetan kalitate-zigilurik edo delako ikastegi edo fakultatearen bestelako bereizgarri propiorik erantsi nahi izanez gero, honela kokatuko dira:

Adierazpena - Logotipoa - UPV/EHUren presentzia testuan

UPV/EHUren presentzia testuan

Irudia

Ekidinen ditugu beti hitzez hitzeko itzulpenak.

Hizkuntza ofizial batetik besterako testuak itzultzerakoan, arreta berezia jarri beharko da helburuko hizkuntzaren beraren baliabideak (esamoldeak, esapideak eta beste).

UPV/EHUren presentzia testuan Testuan Euskal Herriko Unibertsitateaz hitz egin behar dugunean, irizpide bera baliatu behar dugu beti tratamendu honetan.

Unibertsitatearen izen ofiziala "Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea" da eta honela emango dugu testuan lehendabizikoz aipatutakoan. Gerora, izen osoa kasuan kasu erabiltzen ari den hizkuntzaz idatziko da (esaterako euskaraz ari bagara "Euskal Herriko Unibertsitatea" erabiliko dugu, barra eta beste hizkuntzazko izena erabili barik).

Laburdurarik erabiliz gero, hizkuntza bietan idatziko ditugu betiere barrak bereizita(UPV/EHU), bai euskaraz bai gaztelaniaz ari garela.

Laburdurak letra larrietan emango ditugu beti, baina euskaraz gerta daiteke zenbait kasutan letra gehiago gehitu beharra, hizkuntza horretako hitzak osatzerakoan. Deklinabide hauek ez dira inoiz letra larrietan jarriko. Gidoirik ere ez da erabiliko laburdura deklinabidearen markatik bereizteko, azken hau letra txikietan eta laburdurari atxikia egongo da.

UPV/EHUn ikusiko gara.
UPV/EHUrentzat urte oso ona izan da.
UPV/EHUtik MUNDU OSORA.