Sistema grafikoa

Sistema grafikoa

Irudia

Sistema grafikoaren diseinuak markaren agintza eta izaera adierazten du: hazten jarraitzeko nortasuna.

Honako hiru elementu hauen konbinazioa du oinarri: irudia, tipografia eta espazio-kutxak.

"Espazio-kutxak" Chillidaren obran inspiratutako elementu geometrikoak dira, eta pieza bakoitzaren mezua kokatzeko gunea dira.

Jarraian, komunikazio-euskarri nagusietan erabiltzeko irizpide batzuk emango ditugu, UPV/EHU Marka Adierazteko Gida hau inplementatzen laguntzeko.

Hain zuzen ere, markaren sistemaren funtsezko elementuen berri ematen dute, elementu horien erabilera egokia zehazten dute eta aplikazio nagusien adibideak ematen dituzte, hala nola, liburuxketarako, karteletarako, webguneetarako, publizitaterako eta merchandisingerako ereduak.

Sistemaren ardatzak dira marka-arkitektura, espazioak taxutzen duen elementu grafiko berria, tipografia, kolore-paleta, irudien estiloa eta ahots doinua. Alderdi horiek dira markaren adierazpena sortzeko eta UPV/EHU markaren irudi biziberritu, propio eta bereizgarria transmititzen laguntzeko.

Irudia

Nork erabili edo aplika dezake sistema?

Irudia

Sistema oso malgua da, eta sorkuntzarako eta berrikuntzarako tartea eskaintzen die hura aplikatzeko ardura duten profesionalei. Oinarri argiak ditu, baina aplikazioan diseinatzailearen gustuaren araberako aldaerak txerta daitezke.

Sistema grafikoak bere bidea egingo du, eta bilakaera horrek zehaztuko du UPV/EHU markaren nortasun grafikoa. Garrantzizkoa da sistema grafikoaren oinarriak zuzen aplikatzea; hori dela-eta, diseinu grafikoko prestakuntza eta gaikuntza jaso duten pertsonek hartuko dute sistema aplikatzeko ardura

Etorkizunera begira, tresna berriak sortuko dira, baita oinarrizko aplikaziorako eta komunikazio-euskarrien garapenerako gida bat ere, diseinuko teknikariak ez diren kideei begira.

Irudia

Noiz erabili edo aplika dezake sistema?

Irudia

Unibertsitatearen ohiko komunikazio euskarrietan aplikatzeko pentsatuta dago sistema, hala nola, liburuxketan, katalogoetan, posterretan... eta aplikazio osagarriak gehituko zaizkio, pixkanaka.

Unibertsitatearen jarduerari eta funtsari buruzko komunikazioen adierazpen grafikoetan sistema aplikatu beharko da. Sistema eraginkorragoa da orrialde bakarreko komunikazioetan edo lehen orrialdea euskarriaren azal modura ageri denetan, esaterako, publizitate inprimatuan, kartel edo posterretan eta orotariko neurrietako liburuxka edo katalogoetan.

Orrialde gehiagoko euskarrietan, bestalde, hobe da orrialde guztietan ez erabiltzea. Estiloa azaletan aplikatuko da, eta, barnealdean, haren xehetasun batzuk besterik ez dira erabiliko.

Gure sistema grafikoak 5 elementu ditu

Irudia

Logotipoa

Gure marka-arkitekturak antolatzen du gure Unibertsitatea, definitzen ditu gure estamentuak eta komunikatzen du UPV/EHUk hartzaileei dagokienez duen zabaltasuna eta sakontasuna.

Eraikuntza-Sareta: Espazio-Kutxak

Gure sistema grafikoko eraikuntzasaretak komunikazio-pieza bakoitzaren informazioa kokatzeko guneak eratzen ditu. Espazio-kutxek aukera ematen digute elementuak ordenatzeko eta nabarmentzeko: logotipoa, mezu nagusia, irudia, etab.

UPV/EHU testuak eta tipografia

Tipografia da identitatearen osagai nagusietakoa. Kerningak, lerroarteak, tipografia-familiak, informazioaren mailaketak, hizkuntzek eta testuaren konposizioak zehazten dute espazioaren forma.

Kolorea

Gure sistemaren kolore-paletak aukera guztiak biltzen ditu: bere baitan biltzen ditu paisaian, gizartean eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean ikus daitezkeen kolore guztiak.

Irudia

Sistema honetan, argazkia da kontakizun nagusiaren elementua, testuarekin batera. Gure publikoarekin bat egiteko, behar bezala adierazi behar du komunikazioen mezua eta sostengua eman behar dio posizionamenduari.