Masterraren gakoak

Eleaniztasuna eta Hezkuntza master honek bide ematen du ikertzaile eta espezialista bihurtzeko eleaniztasunaren arloan. Master programa honen aukera eskaintzen du hizkuntzak ikasteko interesa eta hizkuntza plangintza garatzeko, bai eta hizkuntzak hezkuntzan nola erabili ere.

EMMEren helburua da bikaintasuna sustatzea goi mailako irakaskuntzan eta ikerkuntzan, ikasle zein irakasleen bizigarri baita. Pentsamendu kritikoa eta analisirako gaitasunak landuko dira sakon, eleaniztasunaren eta hezkuntzaren aztertzeko giltzarri eta erronka diren kontzeptuak agertzen dituen programa batean.

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Rijksuniversiteit Groningen-University of Groningen

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
SANTOS BERRONDO, ALAITZ
alaitz.santos@ehu.eus

Idazkaritza:
Elixabete Echeverria
elixabete.echeverria@ehu.eus
943018248

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Sakonean ikasi eta landuko duzu eleaniztasuneko hezkuntza eta proiektu berritzaileetan parte hartuko.
  • Ikasgelako ikaskuntza eta esperientzia profesionala aldi berean uztartu ahal izango dituzu.
  • Itzal handiko ikertzaileen esperientziak aditu eta partekatzeko aukera izango duzu.
  • EMMEk bide emango dizu zeure ingelesa jardunean jartzeko.

Parte hartzen duten unibertsitateak

Logo de Rijksuniversiteis Groningen

Irteera profesionalak

  • Hezkuntza eleanitzerako espezialista, ikastetxeetan.
  • Euskara edo/eta eleaniztasunerako teknikaria, erakunde publikoetan.
  • Hezkuntzarako tekniko espezialista, erakunde publikoetan.
  • Eleaniztasunerako espezialista, aholkularitza eta enpresetan.
  • Ikerkuntzako karrera.
Iradokizunak eta eskaerak