Masterraren gakoak

Farmakologia farmakoen ekintza eta propietateak aztertzen dituen zientzia biologikoa da, eta botikek organismo bizien funtzioetan dituzten eraginak ere aztertzen ditu. Funtsezko eginkizuna du sendagai seguru eta eraginkorren diseinuan eta gaixotasunen oinarri fisiologikoak eta molekularrak hobeto ezagutzen lagunduko duten tresna berrien garapenean.

Gaur egun, industria farmazeutikoa da Espainiako estatuan I+G arloan gehien inbertitzen duen enpresa sektoreetako bat: estatuko industriak eginiko I+G osoaren % 21 gutxi gorabehera. Hori dela-eta, medikamentuen diseinu, garapen, prestakuntza, erabilera eta ebaluazioan espezializatutako profesionalak behar dira, zientziaren, industriaren, erregulazioaren, asistentziaren eta akademiaren alorretan arituko direnak, eta master honek eskaera horri erantzuten dio.

Prestakuntza programak ikerketa metodo eta teknikekin zerikusia duten gaiak barne hartzen ditu, eta gai espezifikoagoak, medikamentuen garapen eta ebaluazioari lotutakoak, erregulazioaren eta bioetikaren alorretako alderdiak barne.

Masterra amaitzean, ikasleak gai izango dira medikamentu berrien diseinu, fabrikazio eta ebaluazioan parte hartzeko, eta kalitatezko ikerketa jarduerak egiteko aukera emango die horrek, sektore farmazeutikoko enpresetan eta antzekoetan, eta ikerketa zentro publiko nahiz pribatuetan.  Gainera, eskuratuko dituzten gaitasunei esker, osasun administrazioan lan egiteko aukera ere izango dute.

Master honen bidez, bi doktorego programatara sar daiteke: Farmakologia doktorego programa, eta Medikamentuen Ikerkuntza eta Ebaluazioa. Teknologia Farmazeutikoaren Aplikazioa Terapia Aurreratuen Garapenerako doktorego programa.

Eskainitako plazak

33

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Farmazia Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Kimika Zientzien Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
MORERA HERRERAS, TERESA

Idazkaritza:
Mª Mar Niño

946013436

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Bi doktorego programatara sartzeko aukera.
  • Ikerketa ibilbide luze eta aitortua duten irakasleak.
  • Borondatezko praktikak edo master amaierako lana egiteko aukera, enpresa farmazeutiko/bioteknologikoetan edo ikerketa zentro ospetsuetan.
  • Sendagaien ikuspegi global bat eskuratzeko aukera etorkizunean sektore farmazeutiko/bioteknologikoan lan egin nahi duten gradudunentzat.

Irteera profesionalak

  • Enpresa farmazeutikoak eta bioteknologikoak.
  • Ikerketa zentro publikoak.
  • Ospitaleak eta osasun zentroak.
  • Medikamentuaren erregulazio agentziak.
  • Administrazio publikoa
  • Eremu akademikoa

Iradokizunak eta eskaerak