Gaia
GUILLERMO QUINDOS ANDRES
- Ezagutza arloa
- Mikrobiologia
- Saila
- Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- guillermo.quindos@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua (1983) eta doktorea (1987, Ezohiko Saria). Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Mikrobiologiako katedraduna (2001az geroztik). Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko zuzendaria (2017az geroztik). A motako Ikerketa Talde Bateratuaren zuzendaria (2007tik hona): «Candidiasis y otras infecciones humanas asociadas a biopelículas microbianas» (GIC 15 78 IT 990-16). Revista Iberoamericana de Micología izeneko aldizkariko zuzendaria (1994az geroztik). Asociación Iberoamericana de Micología Médica elkarteko presidentea (2019az geroztik).
Mikrobiologia, mikologia eta gaixotasun infekziosoen arloetan 250 ikerketa-artikulu, berrikuspen eta liburu baino gehiago idatzi ditu (1983tik hona). CNEAIk ikerketako bost seiurteko aitortu dizkio. UniBasqek A2 kategoria maximoarekin baloratu du (bikaina). H indizea 33 (WOS), 35 (Scopus) eta 42 (Google akademikoa) dauzka. Hogeita bat doktorego tesiren zuzendaria. Postdoctoral Research Fellow jaso zuen, Central Public Health Laboratory-ko Mycological Research Laboratory-n (London, 1988-1989). Asociación Española de Micología elkarteko presidentea (2008-2014). UPV/EHUko Animalien Esperimentazioko Etika Batzordeko kidea (2009-2015).
Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol programan parte hartzen du (2011az geroztik). Zientziaren dibulgazioari buruz bi blogetan idazten du: Mikrobios (Ehusfera) eta Mikrosphera (SciLogs, Investigac