Gaia

XSLaren edukia

OIER ETXEBESTE JUAREZ

Ezagutza arloa
Mikrobiologia
Saila
Kimika Aplikatua
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
oier.echeveste@ehu.eus

Doktorea UPV/EHUn, 2008. urtean. Bere lehen artikulu zientifikoa argitaratu zuen urte hartan egile nagusi bezala, onddo harizpitsuen garapena kontrolatzen duten bi proteinen funtzioa aztertuz. CIC-Nanogune (2008) eta CIB-CSIC (2009) izandako bi ikerketa kontraturen, eta EMBO beka (Univ. Karlsruhe, Alemania) baten ondoren, UPV/EHUn jarraitu zuen bere aktibitatea Unibertsitatearen beraren (2009-2011) edo Ministeritzako (2011-2013) finantzaketarekin. Irakasle Atxiki bezala jardun zuen 2013-2018 urteen artean, irakasle Agregatu bezala 2019 eta 2021 artean, eta gaur egun Irakasle Titularra da Kimika Fakultatean.

Aldizkari zientifikoetan 29 artikulu eta review argitaratu ditu 2008tik, eta liburu atal bat, denak onddoen biología zelular eta molekularraren alorrean, zehazki garapena kontrolatzen duten transkripzio faktoreen aktibitate eta dinamikaren azterketan. Lan hauen guztien kalitatea Microbiology (2009), Trends in Microbiology (2010) eta Genetics (2015) bezalako aldizkarien azalarekin izan zen saritua. UPV/EHU, Plan Nazionala edo Eusko Jaurlaritzaren proiektuetan hartu du parte ikertzaile nagusi edo ikertzaile bezala.

Gaur egun, Kimikako Graduko bi irakasgaietan da irakasle (12 ECTS kurtsoko) eta Kimika eta Polimeroak Masterreko beste irakasgai batean (3 ECTS kurtsoko). Master amaierako eta gradu amaierako 6 eta 15 lan zuzendu ditu 2012tik, hurrenez hurren, eta hiru doktorego tesi.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak