XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Auzi zientifiko bat ebatz dezakeen ikerlana planteatzea (hipotesia, helburuak, baliabideak, diseinu esperimentala, etab.).
  • Ebatzi beharreko auzi zientifiko bat identifikatzen jakitea, auzi horren egoera bere testuinguruan kokatzea eta dokumentazio lan egokia egitea.
  • Eredu numeriko, estatistiko eta konputazionalak diseinatzea eta sortzea, ingurumen kutsatzaile kimikoen ziklo biogeokimikoei, izaki bizidunetan dituzten eraginei eta arriskua eta inpaktua ebaluatzeko prozedurei dagokienez.
  • Hainbat ingurumen estres iturriren pean (kutsatzaile kimikoak barne) dagoen ingurune aldakor batean, ekosistema urtarren eta lehortarren osasunaren ebaluazio integralaren kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea eta ulertzea.
  • Ikerketa baterako funtsak lortzea ahalbidetuko duen proiektu bat diseinatzea eta lantzea, ikerketa hori garatzea eta dagozkion ondorioak ateratzea. Gainera, ikerketaren emaitzak jakinaraztea (komunikazioak, artikuluak, etab.), kritika onartuta eta nork bere irizpidea defendatuta.
  • Ingurumen intereseko matrizeetan egiten diren analisi kimikoen kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea eta ulertzea.
  • Ingurumen kutsatzaile kimikoekiko esposizioa eta haien efektuak neurtzeko zelula eta molekula biomarkatzaileen kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea eta ulertzea, arreta berezia jarrita gai hauetan: genotoxikotasuna eta mutagenizitatea, disrupzio endokrinoa, estres orokorra, oxidazio estresa, immunotoxikotasuna, etab.
  • Ingurumen kutsatzaile kimikoen biodisponibilitatearen kontzeptu teorikoak ezagutzea eta ulertzea, baita alderdi praktikoak eta aplikazioak ere.
  • Ingurumen kutsatzaile kimikoen efektuak ebaluatzeko eta organismo bizidunen erantzun mekanismoak aztertzeko erabiltzen diren lurzoruen eta uren toxikotasun saiakuntzen kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea eta ulertzea.
  • Ingurumen kutsatzaile kimikoen efektuak zehazteko eta toxikotasun mekanismoak aztertzeko erabiltzen diren in vitro zelula kultiboen eta in vitro toxikotasun saiakuntzen kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea eta ulertzea.
  • Ingurumen kutsatzaile kimikoen mailen eta efektuen jarraipenerako programei buruzko kontzeptu teorikoak ezagutzea eta ulertzea, baita alderdi praktikoak eta aplikazioak ere.
  • Ingurumen kutsatzaile kimikoen toxikotasun mekanismoak aztertzeko eta efektuen diagnostikoa egiteko erabiltzen diren teknologia "omikoen" (genomika, proteomika, transkriptomika, etab.) kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea eta ulertzea.
  • Ingurumen kutsatzaile kimikoen toxikotasun mekanismoaren kontzeptu teorikoak ezagutzea eta ulertzea, baita alderdi praktikoak eta aplikazioak ere.
  • Kutsadura kimikoak degradatu dituen eremuen ingurumen bioerremediazioaren kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea.
  • Kutsatzaile kimikoek eragindako ingurumen arriskuaren ebaluazioaren kontzeptuak eta praktika menderatzea, bizi ziklo ebaluazioak barne, eta kontzeptu horiek ingurumen kudeaketan aplikatzea, indarrean dagoen Europako, estatuko eta erkidegoko legegintza esparrua ezagututa (REACH, Europako oinarrizko zuzentarauak, ingurumen legedia, etab.).
  • Organismo bizidunek ingurumen kutsatzaile kimikoen aurrean dituzten erresistentzia mekanismoak ezagutzea (tolerantzia, erresistentzia, erresilientzia, egokitzapena, plastikotasuna, etab.).
  • Ziklo biogeokimikoen kontzeptu teorikoak ezagutzea eta ulertzea, baita alderdi praktikoak eta aplikazioak ere.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak