Masterraren gakoak

Pintura Unibertsitate Masterra master profesionala da gehienbat. Pinturaren ekoizpen artistikoaren arloko baldintza errealak erreproduzitzen dira, tailerrean egindako lanetik lana erakusteko eta zabaltzeko prozesuraino.

Irakaskuntza sistema ikasle bakoitzak izaera eta planteamendu profesionalekin eta gure ingurugiro kultural eta sozialean pinturaren lanketan eta bere erakusketan ematen diren baldintzak eta egoerak eremu akademikotik ahalik eta modu zorrotzenean erreproduzitua egin duen pintura lanaren garapen pertsonalizatuan oinarritzen da.

Ondokoa eskaintzen du prestakuntza programak: pintura profesionalaren berariazko lanak egiteko oinarri teoriko eta praktiko bat, bai eta aipatu lanak merkaturatu, erakutsi, katalogatu, zabaldu eta argazkiz erregistratzeko ere.

Prestakuntzan zehar lan sortzailea egingo da eta erakutsi egingo da ostean, erakusketa bat edo zenbait erakusketa antolatuz galeria publiko zein pribatutan, diziplina profesionalaren ikuspegi integrala eskainiz.

Masterrak, halaber, ikerketa ibilbide profesional bat hasi nahi duen ororentzako prestakuntza eskaintzen du, sarbide zuzena emanaz UPV/EHUren Ikerketa Arte Garaikidean Programara.

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Arte Ederren Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
MELENDEZ ARRANZ, JESUS

Idazkaritza:
Patricia Rodríguez

946015477

4 arrazoi master hau aukeratzeko

 4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Pintura praktika areagotu eta zabaltzea proposatzen du. Pinturaren arloan ospe handia duten irakasleek, proposamen horri egokitutako eduki indibidualizatuak eskainiko dituzte, edo bere bideragarritasuna ezbaian jarri dagokion kasuetan.
  • Pinturaren arloko maila goreneko praktika, pinturaren eta erakustokien egungo egoeraren inguruko hausnarketarekin uztartzen du.
  • Laguntzaile ditugun erakundetan praktikak egiteko aukera. Erakunde horiek guztiak pinturaren arloari lotuta daude: erakusketen muntaia, mural lehiaketen antolakuntza, irakaskuntza, etab.
  • Autonomia lan gunearen erabileran, zentroaren ordutegiaren barruan (8:00etatik 20:00era ohiko egunetan, 08:00etatik 14:00etara udaran eta eskolarik gabeko egunetan).

Irteera profesionalak

Irteera profesionalak

  • Pintura, bere alderdi ezberdinetan, ogibide izatea.
  • Irakaskuntza arautua eta tailer, akademia, kultura gela edo estudio pribatutan.
  • Sarbide arauturik ez duen irakaskuntza.

Iradokizunak eta eskaerak