EXENCIONES

Tituluen tasak murriztu edo ez ordaintzeko eskubidea

  • Familia ugari orokorretako kideek matrikularen %50 ordaindu beharko dute:
  • Familia ugari bateko kide izatea aldundiak edo erakunde eskudunak emandako agiri ofizialaren fotokopia konpultsatu baten bidez edo fotokopia eta jatorrizkoaren bidez, biak parekatzeko, egiaztatuko da; agiri hori iraungi gabe egongo da. Iraungita badago, agiri hori berritzeko tramiteak egiten ari direla egiaztatzen dutenek jaso ahal izango dituzte familia ugariaren onurak.
  • Ekintza terroristen biktimek, eta euren ezkontide eta seme-alabek, salbuespen osoa izango dute
    Ekintza terroristen biktimek, izaera hori egiaztatzeko, Barne Ministerioko Hiritarrentzako eta Terrorismoaren Biktimei Laguntza Emateko Azpizuzendaritza Orokorrak emandako agiria aurkeztuko dute.
  • Ezgaitasunak dituzten ikasleek, organo eskudunak onartuta ezintasunaren maila %33tik gorakoa dutenek, ez dute tasarik ordaindu beharko:
  • Desgaitasuna duen pertsonaren bat daukan familia batek Berezko Ikasketen arautegian araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izan dezan, honako bi egoera hauetakoren batean egon beharko da: edo unibertsitate-ikasleak berak % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea, edo horren zuzeneko senideren batek % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea. Honako hauek hartzen dira zuzeneko senidetzat: ezkontidea edo berarekin iraunkorki bizi den pertsona (antzeko afektibitate-loturarekin), aita, ama, seme-alabak, neba-arrebak eta –otsailaren 18ko 3/2005 Legearen esparruan– harrerakoak direnak, baldin eta helbide berean erroldatuta badaude (3/2005 Legea, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa).
  • Egoera hori aldundiak edo eskudun erakundeak emandako agiriaren bidez egiaztatu beharko da.
  • Genero indarkeriaren biktimak:
    Genero indarkeriaren biktimak erabat salbuetsi daude, (genero indarkeriaren biktimatzat hartuta Indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuan zehaztutakoak) eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.
  • Era berean, interesdunek administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek 2025eko urtarrilaren 1ean interesdunaren etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda barne hartuko du.

Hau guztia, ondoren agertzen den helbidean aurkeztu beharko da:

Berezko Ikasketetako Unitatea
-Berezko Tituluetako Negozialekua-
II. Ikasgelategiaren Eraikina, beheko solairua 
48940 Leioa (Bizkaia)

ala, eskaneaturik titulospropios@ehu.es helbide elektronikora.