Breadcrumb

Edukia

'BAME sistema eta enborreko irakasgaiak' hitzaldia

Bizkaiko Medikuen Elkargoak antolatuta

Lehenengo argitaratze data: 2015/02/09

Kartela

MODERATZAILEA:

  • Juan Gondra del Río doktore eta irakaslea.
    Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidenteorde akademikoa.

HIZLARIAK:

  • Sebas Martín Moreno.
    Psikologoa eta Osasun Saileko burua. Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzuko burua, Eusko Jaurlaritza.
  • Jesús Manuel Morán Barrios doktorea.
    Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko irakaskuntzako zuzendaria eta ikasketaburua.

Bi hizlariek uztailaren 25eko 639/2014 Errege Dekretuaren edukia azalduko dute. Dekretu horrek enborreko irakasgaiak, enborreko irakasgaietan berriz espezializatzea eta gaitasun espezifikoaren arloak arautzen ditu. Halaber, horren bidez ezartzen dira prestakuntza plazak eskuratzeko urteroko probei eta Osasun Zientzietan espezializaturiko osasun prestakuntzaren sistemako beste alderdi batzuei aplika dakizkiekeen arauak, eta espezialista titulu jakin batzuk sortu eta aldatzen dira.

Horrez gain, EAEn Errege Dekretua ezartzeko epeen berri emango digute, eta Espainiako BAME sistemaren jatorria eta bilakabidea azalduko dizkigute.

  • Data: otsailaren 19an
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Bizkaiko Medikuen Elkargoa.Lersundi kalea 9, 6. solairua. Areilza aretoa.