Breadcrumb

Edukia

'Bilbao praxis 2015 Cáncer' topaketa

El cáncer, algo más que una enfermedad

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/04

Kartela

Bilboko Mediku Zientzien Akademiak aurtengo martxoaren 5ean eta 6an egingo du "Encuentro Bilbao Praxis 2015 Cáncer" topaketa. Maila goreneko zientzia topaketa da, profesionalak, gaixoak eta administrazioa bilduko dituena, minbiziari goitik behera heltzeko.

Berrikuntza gisa, gaixoek programa espezifiko bat izango dute eskura: programa irekia izango da jendearentzat, eta hitzaldiak eta jarduerak bilduko ditu.

Ekitaldiaren helburua da, zientzia ezagutza indartzeaz gain, esku hartzen duten guztien artean ikuspegi bateratua lortzea, erraztea eta partekatzea gizarteari eragiten dioten minbizi zabalduenen inguruan, honako hauen ikuspuntutik: osasuna (medikuak, erizainak, botikariak, biologiak, dentistak, albaitariak, etab.), gaixoak, familiak eta zaintzaileak, Administrazioa, elkargo profesionalak, zientzia sozietateak eta abar.

Arlo tematikoak minbizi ohikoenetan bildu dira: bularrekoa, kolonekoa eta ondestekoa, biriketakoa, genitaletakoa eta gernu sistemakoa, onkohematologikoa eta ahokoa. Halaber, aintzat hartu da horiei heldu zaiela, honako ikuspegi hauetatik: orientazio prebentiboa eta osasuna sustatzea, diagnostiko goiztiarra eta tratamendu espezializatua, osasunaren ekonomia, mediku deontologia, minaren tratamendua, zaintza lagungarriak, errehabilitazioa eta babes psikosoziala.

Data

  • Martxoak 5 eta 6

Izen-ematea

  • MIR (150 EURO)
  • IKASLEAK (DOHAINIK)

** Jarduera honek aukera askeko 5 kreditu jasotzeko aukera emango du, Medikuntzako Lizentziaturako 6. mailako ikasleen kasuan

Graduko ikasleei dagokionez, hautazko kreditu bat jasotzeko aukera emango du, behin bertaratze ziurtagiria aurkeztuta.