Breadcrumb

Edukia

ZEGAMA-SAN ADRIAN-ZEGAMA. Donostiako Erizaintzatik antolatutako mendi irteera (2016ko apirilaren 9 eta 16an)

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/20

ZEGAMA - SAN ADRIAN - ZEGAMA

Apirilaren 9an eta 16an Erizaintza Gradutik eta Erizaintzako Oinarri Teorikoaren irakasgaiaren barnean landutako hainbat xehetasun bertatik bertara argitu eta ezagutu nahian mendi irteera burutu zen Zegamatik San Adrianera joan etorrian Errege Bidetik. Errege Bidea askotan Santiago bidea edo erromes bidea bihurtzen denez, osasunarekin erlazionatutako elementuez josita dago eta hauek aurkitzea eta erakustea genuen helburu.

Oinezko bidaia Zegamako San Pedro ermitaren ondoan hasi genuen, eta bertan herri jakindurian buruko minak saihesteko erabiltzen den kredozuloa ikusi genuen; ondoren azala osasuntsu mantentzeko dituen propietateak ezagutuz gatz iturburutik pasa ginen; hurrengo urratsak Sancti Spirituko ospitalea izan zena eraman gintuzten eta handik San Adriango kobazuloraino iritsi ginen. Bidean hainbat elementu sinboliko ere ikusi genituen: Santiagoren edo erregearen zaldiak utzitako ferraren arrastoa edo Erreginaren aulkia adibide gisa. Goiza bukatzeko Oria ibaiaren iturburua, Iturbegietako karobia eta Irutxetako erromes ospitalea izan zena ere ikusi genituen.

Zegamako Kasino elkartean bazkaldu ondoren, arratsaldean Zegamako Andueza ospitalera (gaur egun Aizkorri-Aratz interpretazioko ataria eta era berean egur museoa) joan ginen eta han, biziraupenerako garrantzitsuak izan diren, egurraren hainbat propietate ezagutzeko aukera izan genuen.

Egun politak pasa genituen.