Breadcrumb

SECRETARIA: Exámenes pasar 4º Enfermería 2022-2023

Azterketen egutegia Erizaintzako 4. mailara pasatzeko (aurrebaldintzak dituzten irakasgaiak) 2023/2024

Eskaerak: 2023ko uztailaren 14tik 20ra
Eskaerak aurkezteko era: korreo elektronikoz jefa-negociado.fme@ehu.eus (Leioa) edo secretaria.fme-donostia@ehu.eus  (Donostia) helbideetara

Arautegi espezifikoa

ARAUTEGI ESPEZIFIKOA

Deialdia aurreratzeko eskaria egiteko ikastegiko webguneko inprimakia bete beharko da (Tramiteak: Inprimakia > Erizaintzako 4. mailara pasatzeko azterketak;). Inprimaki hori bete eta sinatu ondoren, posta elektronikoz bidaliko da ikastegiko idazkaritzara. Eskariak 2023ko uztailaren 14tik 20ra bidali behar dira, egun biak barne. Azterketak 2023ko irailaren lehen egunetan egingo dira.

Irizpideak:

  1. Erizaintzako laugarren mailako Practicuma IV eta V irakasgaietan matrikulatu ahal izateko aurrebaldintza diren irakasgai gainditu gabeen azterketa egitea eskatu ahal izango da. Hain zuzen ere, irakasgai hauena: Patologia: Oinarrizko Zainketak, Farmakologia, Erizaintza Klinikoa I, Erizaintza Klinikoa II, Erizaintza Klinikoa III, Erizaintza Klinikoa IV, Bizi Zikloaren Erizaintza I, Bizi Zikloaren Erizaintza II, Erizaintzaren Oinarri Teorikoak, Erizaintzaren Oinarri Metodologikoak, Harremanak eta Komunikazioa Zainketetan, eta Komunitate Erizaintza.
  2. Practicuma IV eta V irakasgaietan matrikulatu ahal izateko aurrebaldintza diren irakasgaiak deialdi honetan gainditzen dituzten ikasleek matrikula aldatu ahal izango dute irailaren lehen egunetan, Practicum horiek egiteko.
  3. Azterketa gainditzen ez duenak 2023/2024 ikasturteko ohiko deialdia agortzen du eta ezin izango da aurkeztu azterketara ezohiko deialdira arte.
  4. 2023ko iraileko deialdi aurreratura aurkeztuko diren ikasleek ezingo dute eskatu 2023ko iraileko deialdian irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzea, ez baitituzte beteko Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiko 29. eta 30 artikuluen arabera bete beharreko baldintzak (agortutako deialdi kopurua).

Prozedura:

  • Eskariak jaso ondoren, kasuan kasuko sailetara bidaltzen dira, azterketaren data erabaki dezaten eta horren berri eman eskaria egiten duten ikasleei.
  • Aipatutako irakasgaien matrikula uztaileko automatrikularen epean egiten da eta, ondoren, ezohiko epe bat irekitzen da idazkaritzan (irailaren xx(e)tik xx(e)ra) laugarren mailako matrikula aldatzeko. Horrela, irakasgaiak gainditu dituzten ikasleek practicumak egin ahal izango dituzte.
  • Azterketak eta kalifikazioak espedienteetara pasatu arte gordetzen dira.