Irakasguneen funtzionamendua Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatean

Irakasguneetako Eskema

Medikuntzako Gradua Leioako Campusean ematen da lehen hiru mailak osatu arte (ikasketa aurrekliniko guztiak hartzen ditu barne).

Gainerako hiru mailetarako (ikasketa kliniko gehien barne hartzen duena) ikasleak  hiru irakaskuntza unitatetan banatzen dira: Basurtu eta Gurutzetakoa Bizkaiko lurralde historikoan, Donostiakoa Gipuzkoakoan eta Gasteizkoa Araban . Irakaskuntza unitate horietako bakoitza praktika klinikoak egiten diren unibertsitate ospitaleari erantsita dago.

Horrez gain, ikasle batzuek seigarren maila Galdakao/Usansolo Ospitale Elkartuan egiten dute.