Oharra Medikuntza. 4. maila

Matrikula 2023-2024

Oharra: Medikuntza. 4. maila

DONOSTIA eta GALDAKAOko Irakasguneetan, "Dermatologia" irakasgaia gaztelaniaz emango da euskarazko irakasle berria kontratatu arte.
UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Dekanotzaren 2023ko uztailaren 26ko Ebazpena Medikuntzako Graduko 4. mailara pasatzeko aurre-baldintza akademikoa aldatzen duena
2013ko urriaren 17an, Fakultateko Batzordeak Medikuntza Graduko 4. mailara pasatzeko honako aurrebaldintza ezarri zuen: aurreko ikasturteetatik (1., 2. edo 3. mailak) gainditzeke zeuden 12 ECTS kreditu gehienez ere. Muga hori 17 ECTSra aldatu da Antolakuntza Akademiko Batzordearen 2023ko uztailaren 21eko erabakiaren bidez, eta Fakultate Batzordean berretsi zen 2023ko uztailaren 26an.