Museo de la Educación

Hezkuntzaren Museoa UPV/EHU

Irudia

Albisteak

‘Bizkaiko auzo-eskolak’ erakusketa ikusgai UPV/EHUn

Lehenengo argitaratze data: 2022/10/03

‘Bizkaiko auzo-eskolak’ erakusketa ikusgai UPV/EHUn

‘Bizkaiko auzo-eskolak’ erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitatearen Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Erakusketa Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Museoak antolatu du, EHUkultura Gipuzkoarekin elkarlanean, eta urriaren 4tik urriaren 25era egongo da zabalik.  Ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:30ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.

“1919tik 1937ra bitartean gutxienez 125 auzo-ikastola sortzen lagundu zuen Bizkaiko Aldundiak, udal erakundeen eta tokiko biztanleen laguntzarekin. Landa-guneetan estrategikoki banatutako ikastola horien sorrera hezkuntzaren eta kulturaren alorrean gauzatutako jarduketa erabakigarria izan zen. Proiektuak hasieran bi helburu nagusi izan zituen: hezkuntza publikoaren onurak biztanle guztiengana helaraztea eta euskal neska eta mutilen irakaskuntzan euskararen erabilera bultzatzen laguntzea; horrela 9.000 ume baino gehiago izan ziren analfabetismotik ihes egitea lortu zutenak. Erakusketak eskola horien berri eman eta izan zuten garrantzia aintzatetsi nahi du, euskal gizartean eta kulturan izan zuten eragina azpimarratuz. Horretarako objektuak, garaiko material grafikoa, errekreazioak eta dokumental historikoak erabiltzen ditu. Lan honen bidez ikastola horien hastapenak, protagonistak (erakundeak zein bizilagunak), Diego de Basterra arkitektoaren lana, proiektuaren sakontasuna, hedapena eta orientazioa, erabilitako materialak eta metodo pedagogikoak eta beren eraikin eta maisu-maistren berezitasuna ezagutzera gonbidatzen du.  Erakusketa honek liburu formako 13 egitura eta hormako 12 panel ditu, gehi Larrabetzu eta Amorebietako eskolen 2 maketa, Larrazabaleko eskolako 28 minutuko ikus-entzunezko bat aukera ematen du.”

Erakusketaren inaugurazioa asteartean, urriaren 4an, 10etan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, izango da. Ekitaldian parte hartuko dute: Beronika Azpillaga, Gipuizkoako Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria; Beñat Amenabar, Hezkuntza, Filosofia eta Antropología fakultateko Dekanoa; Paulí Dávila, UPV/EHUren Hezkuntzaren Museoko zuzendaria, Joxe Garmendia eta Luis M. Naya, UPV/EHUren Hezkuntzaren Museoko kideak.


banner_centro_docu