Ikerketa lerroak

Garun kortexeko glia zelula

  • Zelula bizien mikrokapsularatzea: Zelulak mugitu ezin daitezkeen sistema polimerikoen diseinua eta optimizazioa. Zelula horiek eragin terapeutikoa dute eta sistemaren diseinuari esker babestuta daude ostalariaren erantzun immunetik. Horrela, askapena kontrolatzen duen farmazi-sistema ezberdinak eratu genitza.
  • Txertoak, peptidoaketa proteinak administratzeko mikro eta nanopartikulak: orain arte taldeak izandako emaitzen arabera sistema hauek txertoen garapenerako egokiak izan daitezke. Izan ere, kapsularatutako antigenoak esperimentazio animalietan (saguetan eta tximinoetan) administratu ostean erantzun immune indartsua eta iraunkorra lortzen da.
  • Terapia genikorako bektore ez-biralak: zelula eukariotoak transfektatzeko gaitasuna duten plasmidoak garraiatzeko bektore ez-biralen garapena eta optimizazioa burutzen da lerro honetan. Bektore horiek lipido edo polímero izaerako nanopartikuletan oinarritzen direlarik.
  • Askapena eraldatuta duten formulazioen garapena: Farmakoen askapena luzatu ahal izateko polímero berrietan oinarritutako forma farmazeutikoen garapena eta optimizazioa.
  • Produktu bioteknologikoetatik lortutako sistema berrien eta askapena eraldatuta duten formulazioen azterketa biofarmazeutikoa eta farmakozinetikoa.
  • Birika administraziorako nanoformulazioak: lan lerro honen helburua birika bidetik emango diren garraiolari diseinu, optimizazio eta karakterizazioan datza. Sistema hauen abantaila moduan mukoitsakortasuna, biodegradagarritasuna, eta lehen iragaite efektuaren sahiestea azpimarra daitezke. Sistema hauen erabilgarritasuna DNA, peptido, antineoplasiko eta antibiotikoekin aplikatzen ari da.

          Niosomek transfektatutako ARPE zelulak            Niosomek transfektatutako ARPE zelulak