NanoBioCel: Mikro eta Nanoteknologien, Biomaterialeen eta Zelulen taldea

Vitoria-Gasteizko Farmazia Fakultateko Farmazia eta Farmazi Teknologia laborategiko ikerketa taldea da gurea. NanoBioCel ikerketa taldea Jose Luis Pedraz Muñoz Katedradun Doktorearen zuzendaritzapean 2001. urtetik UPV/EHUko ikerketa talde kontsolidatua da. Ikerketa taldea ikerkuntzan, irakaskuntzan eta kudeaketan esperientzia handiko ikertzaileez osatuta dago, zehazki 10 irakasle doktorez, CIBER-BBNko bi ikertzailez, UPV/EHUk kontratatutako 5 ikerlari eta doktoretza aurreko 10 bekadunez osatuta dago.

Azpimarratu beharra dago NanoBioCel-en partehartzea farmazi teknologia, zelula-terapia eta biomaterialeen karakterizazioarekin erlazionatutako proiektuetan, eta baita ere, taldearen inplikazioa eta lidertza farmakoen, peptidoen, proteinen, azido nukleikoen eta zelulen kontrolatutako askapenerako medikamenduen garapenarekin erlazionatutako proiektu garrantzitsuetan.

Gainera ezin genezake ahaztu NanoBioCel-en jatorria Farmazia eta Farmazi Teknologia Laborategiko Garapen Farmazeutikoko Unitatean (GFUan) dagoela.