Udaberriko kultur programa

Udaberriko kultur programa

 

EHUko International Welcome Centrek "Udaberriko Kultur Programaren" edizio berri bat jarri du abian.
Truke ikasleen komunitateari eta nazioarteko ikertzaileei zuzendutako jarduera honen helburua da EHU bisitatzen duten pertsonek Euskal Herriko kultura-ondarea ezagutu ahal izatea.


Ez galdu gure lurraldeko txoko berriak ezagutzeko eta lagun berriak egiteko aukera!

 

Arabako jarduerak

Jarduera HIRITIK KANPO: Gaubeako Barona Dorretxea

Eman izena hemen

Arabako ondarearen alderik epikoena ezagutzeko aukera: XIV. mendeko dorretxea ezagutzea, duela sei mende baino gehiago familia beraren bizileku izan dena, non txoko bakoitzak batailen, nobleen eta Arabari forma eman zion Erdi Aroko bizitzaren istorioak kontatzen dituen.

Data: maiatzak 9, larunbata

Vitoria-Gasteiztik autobusa: lekua eta ordua definitzeke

Bisitaren hasiera: 13:00

Bisitaren amaiera: 14:00

 

Jarduera HIRIAN: Vitoria-Gasteizko Katedrala

Eman izena hemen

Bisitaldian eta dorrean katedraleko txoko guztiak arakatu ahal izango dituzte bisitariek, lurpeko kriptatik triforioraino, erronda-pasabidea eta argiaren atariko ikuskizuna ahaztu gabe. Dorrera igotzen da, lehengoratutako atari gaineko aretoan dauden pasabide eta eskailera panoramiko berrietatik ibiliz, eta irisgarritasuna bermatzen duen kristalezko igogailu moderno batean igota, kanpai-gorputzera iristen da, Arabako Lautadako panoramika paregabeaz gozatzeko.

Data: apirilak 16, osteguna

Bisitaren hasiera: 17:45

Bisitaren amaiera: 19:30

 

Activities in Bizkaia

Jarduera HIRITIK KANPO: Bisita Omako Basora

Eman izena hemen

Agustin Ibarrola artistaren lana ezagutzeko arte galeria paregabea, 800 pinu baino gehiago baso/museo bihurtu zituena, non zuhaitzen artean ibiltzen den bitartean irudiak bizirik geratzen diren. Bisita bi taldetan egingo da, tokiko 2 gidarirekin. Fernando Baceta Gobantes EHUko irakasleak, Omako basotik Basobarriko basora pinturak migratzeko proiektua zuzendu zuenak, sarrera txiki bat egingo du.

Data: apirilak 25, larunbata

Bilbotik autobusa: lekua eta ordua definitzeke

Bisitaren hasiera: 11:00

Bisitaren amaiera: 14:00

 

Jarduera HIRIAN: Arkitektura-bisita barkuan Bilboko itsasadarretik

Eman izena hemen

Bilbok ezagutu duen bilakaera arkitektoniko eta urbanistikoa ezagutzeko aukera, itsasadarretik. Ibilbidea itsasontzi elektriko estali batean egingo da, Bilboko Hotel Consuladoko pantalanetik Gizateriaren Ondare den Bizkaia Zubiraino, Portugaleten. Arkitekto batek hiriaren bilakaerari buruzko xehetasunak emango ditu, inglesez eta gazteleraz.

Data: apirilak 29, asteazkena

Bisitaren hasiera: 18:00

Bisitaren amaiera: 20:00

 

Activities in Gipuzkoa

Jarduera HIRITIK KANPO: Bisitatu Igartubeiti Baserri-Museoa eta egin zure sagar zukua

Eman izena hemen

Igartubeiti Baserri Museoa Ezkion dagoen baserri bat da, XVI. mendeko jatorrizko egiturari eusten diona. Ibon Telleria EHUko irakasleak, baserrietan aditua, euskal ondarearen egitura enblematiko honen testuinguru historikoa azalduko du. Esperientzia sentsorial eta dinamiko honetan sagardoaren elaborazio prozesua ezagutuko dute: sagarrak pisoiekin eskuz zapaldu, eta sagarra prentsatu ondoren, bertatik ateratzen den zukua dastatu.

Data: apirilak 18, larunbata

Donostiatik autobusa: lekua eta ordua definitzeke

Bisitaren hasiera: 11:00

Bisitaren amaiera: 13:00

 

Jarduera HIRIAN: Donostiako portu zaharra ezagutu eta dastatu

Eman izena hemen

Donostiaren berezko alderdia ezagutzeko aukera: bisitatu Donostiako itsas ondarea Euskal Itsas Museoko gidariekin batera, eta amaitzeko, sasoiko dastaketa bat museoko terrazan edo ganbaran.

Data: apirilak 23, osteguna

Bisitaren hasiera: 17:30

Bisitaren amaiera: 19:00