Kontatu zure esperientzia EHUn
EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak (NHB) EHUn truke egonaldia egin duten ikasleen esperientziak zabaldu nahi ditu. Horretarako, lekukotza laburrak biltzen ari gara, horietako batzuk unibertsitatearen webgune ofizialean eta sareetan argitaratzeko asmoz.
Asko gustatuko litzaiguke zure lankidetza izatea. Horretarako, honako hauek bidaltzera gonbidatzen zaitugu:
- Lekukotza labur bat (gehienez 300 hitz), zure egonaldian azpimarragarrienak iruditzen zaizkizun alderdiak azpimarratzen (akademikoak, pertsonalak, kulturalak...).
- Mugikortasunean zehar egindako zure argazki bat, lekukotzarekin bat datorrena.
Horretarako, FORMULARIO LABUR HAU bete baino ez duzu egin behar, bertan jaso ahal izango baitituzu aipatutako testigantza eta argazkia. Ekarpena egiten duzuenok opari txiki bat jaso ahalko duzue International Welcome Centre-ko bulegoan.
Eskerrik asko aldez aurretik zure esperientzia partekatzeagatik eta EHUra etorriko diren etorkizuneko parte-hartzaileak inspiratzen laguntzeagatik.
(*) OHAR GARRANTZITSUA: zure testigantza eta argazkia bidaltzean, EHUren webgunean argitaratzea onartzen ari zara.