Ikerketa-ildoak

  • Depresioa, eskizofrenia, droga-menpekotasuna edo beste gaixotasun neuropsikiatrikoren bat pairatu duten pertsonen garunean, postmortem, neurotransmisoreentzako hartzaile eta hauen zelula-barneko seinaleztapenaren azterketa molekular eta funtzionala.
  • Neurohartzaileen azterketa glia jatorriko giza tumoreetan.
  • Neurotrasmisoreentzako hartzaileen berezko aktibitatearen ikerketa eta alderantzizko agonista diren zenbait medikamenturen azterketa.
  • Medikamentu antidepresiboek eta antipsikotikoek epe luzera duten eragin mekaniskoaren in vivo ikerketa.
  • Eragin antidepresiboa indartzeko eta bizkortzeko estrategia berrien bilaketa, animali-ereduetan oinarrituta.
  • Psikofarmakoak denbora luzez hartzeak eragindako erregulazio epigenetikoen ondorioak.
  • Psikofarmako mailen monitorizazioa garunean eta maila hauek eragin terapeutikoarekin duten erlazioa.
  • Genomika funtzionala eta Proteomikaren bidez, gaixotasun psikiatrikoetarako diagnosi-markatzaile eta itu terapeutikoen bilaketa.
  • Gaixotasun neuropsikiatrikoen animalia eredu transgenikoen azterketa molekular, biokimiko eta neuro-garapenaren portaerazkoak.
  • Portaera suizidarekin erlazionaturiko polimorfismo genetikoen bilaketa.
  • Sintomatologia psikotiko, negatibo eta kognitiboaren oinarri biologikoak.
  • Eskizofreniarekin erlazionaturiko eskasia kognitiboaren tratamendua.
  • Gaixotasun mentaletan neuroinflamazioak duen eginkizuna. Gaixotasun inflamaorioetan agertzen den sintomatologiaren mekanismoak.
  • Gaixotasun mentaletan egon daitezkeen izaera eta egoeran markatzaile periferikoak.
  • Ebaluazio kognitiboetarako gailu teknologikoen diseinua.