Aurkezpena

Gure taldea, "Nutrizioa eta Obesitatea" deiturikoa, Eusko Jaurlaritzako Euskal Unibetsitate Sistemak ikerketa talde bezala onartu du eta Obesitatearen Fisiopatologia eta Nutrizioko Ciber sarearen parte da (CIBERObn).

Gure lana Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko Nutrizio eta Bromatologia Sailean eta Arabako Kanpuseko Lucio Lascaray Ikerketa Zentruan egiten dugu.

Gure ikerketa lerro nagusia obesitatearen eta erlazionatutako gaixotasunen, hala nola, diabetea eta dislipemien ingurukoa da. Gantz pilaketan dietaren konposaketak eta balizko osagai funtzionalek duten efektua aztertzen dugu. Horrela, ebidentzia zientifikoak eta aztertutako efektuak justifikatzen dituzten ekintza mekanismoak aurkitzen saiatzen gara.

Horrez gain, Vitoria-Gasteizko Udaletxearekin dihardugu gure hiriko populazioaren elikadura-ohitura eta nutrizio-egoera aztertzen duen ikerlerroan, umeen artean fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko programa azpimarratuz.