Eduki publikatzailea

Lantegia: Lankidetza deszentralizatua: fenomeno global ezezagun eta gero eta handiagoa

Lehenengo argitaratze data: 2023/05/31

Irudia

Eusko Jaurlaritzak Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuari buruzko lan-tailerra antolatu zuen 2023ko ekainaren 14an, asteazkena, Bruselan. Ekimen hau PLATFORMA proiektuaren barruan kokatzen da, tokiko eta eskualdeko gobernuen eta lankidetza deszentralizatuan inplikatutako elkarteen sare paneuroparra.

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Lankidetza Deszentralizatuari buruzko txosten bat argitaratu berri du (2022 txostena), lankidetza deszentralizatua ezagutzen eta baloratzen laguntzeko. Txosten honek estatuz azpiko gobernuek garapenerako sustatzen duten laguntza ofizialaren azterketa sistematikoa egiten du.

Tailer honen helburua da:

  • Txostenaren ondorioak eta metodologia eztabaidatzea.
  • Mundu mailako garapenerako lankidetza deszentralizatuaren errealitateari buruz sentsibilizatzea
  • Zuzeneko lankidetza deszentralizatuko modalitateei buruzko ezagutza ematea, antolaketa-eredu gisa balio dezaketenak.
  • Etorkizuneko txostenetarako erronkak identifikatzea