Eduki publikatzailea

Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertu solidarioa

Bilborocken, 2022ko otsailaren 25ean, ostirala, 19:30etan

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/08

Irudia

Bilboko Udalak eta Club 44 elkarteak Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertu solidarioa antolatu dute Bilborocken, 2022ko otsailaren 25ean, ostirala, 19:30etan, bertan bost artista eta taldek parte hartuko dutelarik.

Kontzertuaren izena “Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertua. Harresitik abesten” izango da. Bide batez, “Singing through the Wall” diskoa aurkeztuko da: disko hirukoitza da, Club 44 kultur elkarteak atera duena, Saharako herriaren alde. Diskoan, besteak beste, Bilborocken otsailaren 25ean arituko diren bost artista eta taldeek parte hartu dute.

Raaboud Mohamed saharar medikua eta Juan Soroeta EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasleak gaia eta diskoa aurkeztuko dute.

1976ko otsailaren 27an aldarrikatu zuten Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararra. Ekintza honen bitartez 46. urteurrena oroitarazi nahi da, eta Marokok egindako Mendebaldeko Sahararen okupazio ilegalaren salaketa egiten jarraitu, baita bidegabekeria horri aurre egiteko nazioarteko borondate eza ere.