Eduki publikatzailea

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2023

Lehenengo argitaratze data: 2023/03/31

Lagun agurgarriok:

Gazteria Zuzendaritzak eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak abian jarri dugu Euskadiko Gazteak Lankidetzan 30. edizioa. 1.993an hasi zenetik, 2.399 gaztek eta 100 erakundek baino gehiagok hartu dute parte programan.

Programaren helburu nagusiena da Euskadiko gazteak garapenerako lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea eta herrien eta kulturen arteko elkartasuna sustatzea. Programa Euskadiko GGKEen laguntzarekin gauzatzen da eta gazteen hautaketan parte hartzen dute. Erakundeek ere Hegoaldeko herrialdeetan dituzten proiektuetan lagundu eta hartzen dituzte. Beraz, beste emaitzetako bat da protagonismoa eta ikusgarritasuna ematea parte hartzen duten GGKEei eta garatzen dituzten proiektuei.

Mezu honen bidez, zuen proiektuak aurkeztera animatu nahi zaituztegu, baita interesa izan dezaketen gazteei informazioa zabaltzen laguntzeagatik eskertu ere (zuen boluntarioei, bazkidetzari eta komunitateari).

Hurrengo esteketan informazioa guztia duzue:

Zuen zain gaude!

Agur bero bat.