Eduki publikatzailea

Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa 2024

Lehenengo argitaratze data: 2024/01/19

Gazteria Zuzendaritzak eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak abian jarri dugu Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2024rako edizioa. Programa 1.993an hasi zenetik, 2.400 gaztek eta 100 erakundek baino gehiagok hartu dute parte.

Programak Euskadiko gazteak garapenerako lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea du helburu, eta herrien eta kulturen arteko elkartasuna sustatu. Programa Euskadiko GGKEen laguntzarekin gauzatzen da, eta gazteen hautaketan parte hartzen dute. Erakundeek Hegoaldeko herrialdeetan dituzten proiektuetan lagundu eta hartzen dituzte partehartzaileak. Beraz, beste emaitzetako bat da protagonismoa eta ikusgarritasuna ematea parte hartzen duten GGKEei eta garatzen dituzten proiektuei.

Mezu honen bidez, eskertu nahi dizuegu interesa izan dezaketen gazteei informazioa zabaltzen laguntzeagatik (zuen boluntarioei, bazkidetzari eta komunitateari). Eta, oraindik zuen proiektuak aurkeztea pentsatzen ari bazarete, animatu!

Hurrengo esteketan informazio guztia duzue:

Eskerrik asko aldez aurretik, euskal elkartasuna sendotzen laguntzeagatik.