Eduki publikatzailea

El Caso Freytter (Freytter Kasua) dokumentalaren aurkezpen pribatura gonbidatu nahi zaitugu

Lehenengo argitaratze data: 2023/09/07

Kartela
Ekitaldia Bilbon izango da, irailaren 22an, Alhondiga eraikineko Golem zineman, 19:00etan.

Jorge Adolfo Freytter Romero, Latindar Amerikako Indarkeria Politikoaren Ikerketa elkartetik, zehazki Kolonbiar Unibertsitate Publikoen Espezialitatetik, El Caso Freytter (Freytter Kasua) dokumentalaren aurkezpen pribatura gonbidatu nahi zaitugu.

Jorge Freytter Florián Kolonbiara itzuli da, 17 urtez erbestean egon ondoren, bere aitaren erailketa ikertzeko. Jorge Freytter Romero irakasle, abokatu eta sindikalista 2001eko abuztuaren 28an bahitu zuten, eta egun bat geroago hilda aurkitu zuten, tortura zantzuekin. Hilketaren egoera eta arrazoiak argitu gabe daude oraindik, eta egiaren bilaketak Kolonbiako historiaren alderik ilunenetara eramango gaitu.

El Caso Freytterren (Freytter kasuan), gizateriaren aurkako krimenen atzeko eta buruzagi komunitarioen, akademiko kritikoen, sindikalisten eta Kolonbiako Giza Eskubideen defendatzaileen hilketa sistematikoaren atzeko logika aztertzen dugu. Memoriari eta justiziari deia da dokumental hau." Jorge Freytter Florián.

Ekitaldian Tonio Hecker zuzendariak; Julián Martínez Vallejo kazetari ikerlariak eta Yessika Hoyos Morales kasuko abokatuak parte hartuko dute.

Mesedez, baieztatu zure bertaratzea irailaren 8a baino lehen.