Eduki publikatzailea

Haurtzaroa: bizi gaituen etorkizuna

Lehenengo argitaratze data: 2023/06/21

Irudia

Haurtzaroa: bizi gaituen etorkizuna ekitaldira gonbidatzen zaitugu, haur pobreziari eta garapenari buruzko solasaldia.

José Antonio Alonsoren azken argitalpenak, El futuro que habita entre nosotros izenekoak, haurren pobreziaren aurpegiak eta dimentsioak erakusten ditu, azterketa sakon eta ulergarri batetik. Hobera egin beharrean, haurren pobrezia fenomeno konplexua da, eta herrialde pobretuetako gizarteetan nahiz herrialde garatuenetan irauten du. Horregatik, premiazkoa da haurren ongizatean inbertitzea, egungo eta etorkizuneko gizarte-kohesioaren berme gisa.

Liburuak esparru ezin hobea eskaintzen du haurren pobreziari aurre egitearen garrantziari buruzko elkarrizketari berriro ekiteko, adingabeen ongizatea eta agentzia-gaitasuna zentroan eskubide-subjektu gisa jartzen dituzten garapen-politiketatik abiatuta.

Solasaldian honako hauek hartuko dute parte: José Antonio Alonso, liburuaren egilea eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ekonomia Aplikatuko katedraduna; Elsa Fuente, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko koordinatzailea, eta Pilar Kaltzada, Save the Childreneko presidentea.

Ekitaldia ekainaren 29an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan izango da, Ibaiondoko Barrutiko Udaltegian dagoen Ganbara aretoa (Pilota kalea 10, Bilbo).

Ekainaren 27a baino lehen bertaratzea eskatzen dizuegu formulario honetan.