Aurten Ingeniaritza Solidario Saria bueltan da!

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/18

Kartela

Dagoeneko sei izan dira Mugarik Gabeko Ingeniaritzak (MGI) 2013tik aurrera antolatutako "Ingeniaritza Solidarioa" sariaren edizioak. Zazpigarren edizio hau aurreko urteetako motibazio berarekin abiatu dugu: ingeniaritzak alderdi guztietan duen garrantzia zabaltzea eta indartzea, arlo teknikoan, ekonomikoan, zientifikoan eta sozialean. Ingeniaritza funtsezko tresna delako munduko edozein lekutan eraldaketa soziala lortzeko, Giza Eskubideak lortzeko, praktikan jartzeko eta aldarrikatzeko prozesuan rol garrantzitsua hartuz.

Sari honek espainiar estatuko edozein unibertsitatetako ingeniaritza edo arkitektura eskoletatik jasotako saiakera, ikerketa, bilaketa bibliografikoko eta teknika aplikatuko lan teknologikoei aitortza ema nahi die, berrikuntza praktikoak eta teorikoak ekarriko dituztenak, eta erakunde horiek mundu osoan giza garapen iraunkor baterako trantsizioan duten zeregina eta konpromisoa aldarrikatzen dituztenak. Zure GRALa, Karrera Amaierako Proiektua, MALa edo Masterreko Tesina 2018an edo 2019an egin baduzu, parte har dezakezu, eta 500 euro irabazi.

VII. edizioarekin jarraituko dugu eta zure GrAL edo MAL-a 2018 eta 2019 artean egin baduzu, parte har dezakezu!
500 € irabazteko aukera duzu!

Informazio gehiago: https://premioingenieria.isf.es