Eduki publikatzailea

Jardunaldia: Klima Aldatzen denean, Haiek Historia Aldatzen dute

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/29

Klima Aldatzen denean, Haiek Historia Aldatzen dute jardunaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, datorren abenduaren 4an, astelehenean, 16:00etatik 20:00etara, Bilborock aretoan (Mesedeetako kaia 1, 48003 Bilbo, Bizkaia).

Jardunaldiaren helburuak dira klima-aldaketak testuinguru zaurgarrietako, hala nola afrikarreko, genero-ekitatean duen inpaktuaz jabetzea; emakumeek klima-aldaketari egokitzeko eta haren ondorioak arintzeko abiatutako jardunbideak balioestea; eta, horiek oinarri, klima-krisiari eta genero-desberdinkeriari aurre egiteko konponbideak modu kolektiboan bilatzen laguntzea.

Saio honekin, amaiera bikaina emango diogu 2023 osoan Euskadin sustatutako kanpainari, Klima-aldaketaren inpaktua Kébémer Departamenduko (Senegal) genero-ekitatean ikerketaren eta Despertar / Esnatzen dokumentalaren inguruan garatu denari, hain zuzen ere.

Aurrez aurre edo online parte har dezakezu. Erreserbatu zure plaza

Haurtzaindegi-zerbitzua eskariaren arabera

Informazio gehiago: www.solidaridadsi.org / derechoshumanossi@sol-inter.org / 609 56 78 67 (Irene)

Antolatzailea: Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional

Laguntzaileak: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bilborock, Haaly Pular