Eduki publikatzailea

Tailerra: Klima Aldatzen denean, Haiek Historia Aldatzen dute

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/18

Irudia

Klima Aldatzen denean, Haiek Historia Aldatzen dute tailerrean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Tailerraren helburua da klima-aldaketak genero-ekitatean duen eraginaz jabetzea, bereziki testuinguru kalteberetan, Afrikakoan, kasu; emakumeek klima-aldaketari egokitzeko eta haren ondorioak arintzeko egiten dituzten jardunbideak balioestea; eta, jardunbideok oinarri, klima-krisiari eta genero-desberdinkeriari aurre egiteko irtenbideak bilatzen modu kolektiboan laguntzea. Horretarako, Senegal, Kamerun, Ekuatore Ginea eta Ginea Konakryko esperientziak ezagutuko ditugu.

Tailerra Nazioarteko Elkartasuna erakundeak 2022-2023an garatutako Klima-aldaketaren inpaktua Kébémer Departamenduko (Senegal) genero-ekitatean ikerketan oinarrituta diseinatu da.

Tailer-emaileak: Diana Moswi Ngala, aktibista eta  Afrika Miniaturaneko kidea, Marie-Therese Ongbaboule, aktibista eta Mano sobre el Corazón elkartearen presidentea, Soumaya Ed Dimokrati, Haaly Pular erakundeko kidea e Irene Ortiz de Urbina, coordinadora de la investigación y miembro de Solidaridad Internacional.

Urriak 26 (Vitoria-Gasteiz)

  • Lekua: Gasteizko Emakumeen Etxea, Etxanobe Jauregia, Santa Maria kalea 11
  • Data: osteguna, urriak 26
  • Ordutegia: 18:00-19:30
  • Informazio gehiago: derechoshumanossi@sol-inter.org / 609 56 78 67 (Irene)
  • Izena emateko: https://forms.gle/oTtF7p6U91sewxVJ6
  • Haurtzaindegi zerbitzua: eskaera bidez
  • Antolatzaileak eta emaileak: Nazioarteko Elkartasuna, Haaly Pular Vitoria, Afrika Miniaturan eta Mano sobre el Corazón Elkartea
  • Laguntzailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Gasteizko Emakumeen Etxea

Urriak 27 (Donostia)

  • Lekua: Donostiako Emakumeen Etxea. Okendo kalea, 9
  • Data: urriak 27, ostirala
  • Ordutegia: 17:00-18:30
  • Informazio gehiago: derechoshumanossi@sol-inter.org / 609 56 78 67 (Irene)
  • Izena emateko: https://forms.gle/XehwqxujirinraWK7
  • Antolatzaileak eta tailer-emaileak: Nazioarteko Elkartasuna, IRDAS elkartea eta Mano sobre el Corazón elkartea
  • Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Donostiako Emakumeen Etxea