Eduki publikatzailea

Nazioarteko Lankidetzan eta Hezkuntza Askatzailean ONLINE Masterra (2018-2019)

Euskal Herriko Unibertsitatearen Berezko Titulua

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/24

Ekonomia, kultura, gizarte eta politika sistema global konplexu bati egin behar diogu aurre gaur egun. Sistema horrek merkatuaren interesak herrien eta pertsonen eskubideen gainetik jartzen ditu, eta krisi ugari sortzen. Hala, gizarte justizia, elkartasuna, jasangarritasuna eta ekitatea oinarri hartuta, pertsonak eta ekosistemak babestuko dituen mundu bidezkoago baten oinarriak finkatzeko, lehenik eta behin sistema hori errotik jarri behar da zalantzan. Testuinguru horretan, “Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea” masterrean prestatuko diren eragileek lankidetza kritikoa bultzatu, eta gizarte eraldaketa sustatzeko gai izango diren subjektu politikoak indartuko dituzte. Master honen bidez nazioarteko lankidetzaren eta hezkuntza eraldatzailearen arloko ezagutzak eskuratu edo eguneratuko dituzte ikasleek. Sarbiderako, ingeniari-, lizentziatu- edo diplomatu-mailako edozein titulaziok balio du.

  • Kreditu-kopurua: 60 ECTS
  • Modalitatea: Online
  • Iraupena: 2018ko urria-2019ko urria
  • Hizkuntza: gaztelania
AURRE-INSKRIPZIORAKO EPEA ZABALIK: 2018ko ekainaren 8tik irailaren 3ra arte

Harremanetarako: emailez unai.villena@ehu.eus