Mugetako emakumeak: Genero eta LGTBI arrazoiengatiko jazarpena Saharaz hegoaldeko Afrikan, II. FASEA

2022ko urtarrilean/otsailean abiatuko da UPV/EHUren Bizkaiko Campusean "Aterperako Ikasgelak" prestakuntza programa. Programa hau UPV/EHUko irakasle-ikertzaileei (IRI) dago zuzenduta, zehazki, ikasgelan behartutako babeslekuaren gaia integratzeko metodologia aktiboak inplementatzean aplikatu edo sakontzeko interesa duten irakasleei.

“Aterperako Ikasgelak” izeneko prestakuntzaren bidez, hainbat dinamika landuko ditugu errefuxiatuen eskubideekiko, batez ere emakume eta neskatoen eta LGTBI pertsonen eskubideekiko, bizkaitar informatu eta arduratsuak, kritikoak eta konprometituak sor daitezen ahalbidetzeko. Izan ere, aipatutako pertsona horiek ihes egin behar izan dute Afrikan ahaztutako gatazkak dituzten herrialdeetatik bizitza salbatzeko. Bestalde, prestakuntza jasoko duten pertsona horiek bizkaitarrak sentsibilizatzeko eragile biderkatzaile gisa jardun ahalko dira.

Programa ACNUReko Espainiako Batzordeak sustatzen du, UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta.

Anima zaitez MUGETAKO EMAKUMEAK proiektuan parte hartzera!

Norentzat:

  • UPV/EHUko hezkuntza fakultateetako irakasleentzat, baina gaian interesatuta dauden irakasle-ikertzaile guztiei irekita.
  • Hezkuntzaren arloko UPV/EHUko graduondoko ikasleei ere zuzenduta dago, eta hezkuntzaren arloko EHUalumniei.

Non:

UPV/EHUko Biblioteka Nagusiaren eraikinean, 6A ikasgela
Bizkaiko Campusa - Leioa-Erandio eremua

Noiz:

2022ko otsailaren 9, 14, 16 eta 21ean

Ordutegia:

09:30etik 13:30era

Programa

Aterperako Ikasgelak programa aurrez aurre formatuan emango da, baina lan tailerrak online egiteko aukera izango da. Azken hori egelaPI plataforma birtualaren bidez. Programa 25 ordukoa (ECTS kreditu bat) izango daeta, gutxi gorabehera, 5 asteko epean egin beharko da, era honetara banatuta: 16 ordu aurrez aurre eta 9 ordu online.

Plaza edo parte hartzaile kopurua:

25 pertsona

Hizkuntza:

Gaztelania. Hala ere, laneko materiala gaztelaniaz eta euskaraz izango da.